Etiketak

Argitalpen aipagarria

NOR NAIZ NI?

2016(e)ko maiatzaren 14(a), larunbata

PAPER ZORROA

Kaixo irakurleok:

Lauhilekoa bukatzen ari da jada, eta irakasleak kurtso osoan zehar landutako gaiak idazki honen bitartez adieraztea proposatu digu.

Lauhilekoan zehar, hainbat gai landu ondoren, horiei buruzko hausnarketa blogean partekatzen joan gara. Hasteko, irakasleak guri ezagutzeko "Nor naiz ni?" jarduera egin genuen. Bertan guri buruzko informazioa jaso zezakeen, (gure izena, adina, nongoak garen…) 

Behin hau eginda, didaktikarekin zerikusia duten lanak burutzen hasi ginen. Lehenengo lana altxorraren kutxa izan zen; bertan haur hezkuntzari lotutako 10 argazki igo behar genituen, non gure bizipenak eta nola sentitzen ginen azaldu behar genuen.                       Ariketa hau oso interesgarria izan zen gure esperientzia narratzen dugun bakoitzean, maisu edo maistra bezala sortzen dugun identitatea garatzeko aukera eskaintzen baitiogu gure buruari.

Bigarren ariketa, argazkiak aztertzea izan zen. Horretarako irakasleak hainbat argazki erakutsi zizkigun eta bikoteetan jarrita horiei buruzko hausnarketa egin genuen (bat gatozen argazkiarekin, gaizki edo ongi iruditzen zitzaigun eta zergatik…) 

Hirugarren ariketa, bigarrenaren antzeko ariketa izan zen baina argazki bat eman beharrean esaldi bat eman zigun. Bertan, esaldi horri buruzko iritzia eman genuen.
Gai hauek jorratu ondoren curriculumari garrantzia eman genion, hurrengo ariketa egiteko beharrezkoa egin zitzaiguna. Hainbat curriculum ezberdin ezagutu genituen eta ondoren Heziberriko zenbait artikulu irakurri ondoren, lehen azaldutako altxorraren kutxarekin lotu genituen. 

Curriculumarekin jarraituz, irakasleak zehaztapen mailei buruzko taula bat betetzeko proposatu zigun. Horretarako bi testu irakurtzeko eskatu zigun: Acaso eta Neurek idatzitako “el curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen" eta Jaume Sarramonarena. 

Bestalde, irakasleak hainbat testu eman zizkigun eta guk hauen ideia nagusiak atera behar genituen. Testuak hauek ziren: "La narrativa como texto principal: Incluirse en el texto", "Cuando  los profesores escriben: sobre redes y apendrizajes" eta "Cajas de vida: Paisajes que nos narran".

Curriculuma alde batera utziz, ikaskuntza prozesuan oinarritutako metodologiaz aritu ginen bi egunez.

Lehenengo egunean proiektuetan zentratu ginen, irakasleak zer dakigu eta zer ikasi nahi dugun galdetu zigun; klasean eztabaidatu ondoren, irakasle batek bere ikastolan aurrera eraman zituen bi proiektu erakutsi zizkigun.

Bigarren egunean ariketa berdina egin genuen baina txokoetan oinarrituz. Hori bukatu ondoren, bi ikaskuntzei buruzko berdintasun eta desberdintasunak ateratzeko eskatu zigun. 

Hurrengo ariketa egiteko talde bakoitzari testu bat irakurtzeko proposatu zigun.  Irakurri eta aztertu ondoren gure testuak beste taldeen aurrean aurkeztu behar izan genituen. Gure kasuan, “la ciudad de los niños” testua egokitu zitzaigun
Ikaskuntzekin jarraituz, hainbat metodologien arteko berdintasun eta desberdintasunak taula batean idazteko proposatu zigun, adibidez, Decrolyren metodologia, tailerrak, proiektuak...

Amaitzeko, hainbat aste egon gara unitate didaktiko bat prestatzen, non, helburuak, edukiak, jarduerak, eta ebaluazio mota azaldu behar genituen. Guk hautatutako unitate didaktikoa sentimenduei buruzkoa izan da.

UNITATE DIDAKTIKOA

Kaixo!
Gaurkoan, aste batzuetan zehar egindako unitate didaktiko bati buruz hitz egingo dizuet. Unitate didaktikoa aurrera eramateko sentimendu eta emozioen gaia aukeratzea erabaki genuen, alde batetik, gai oso interesgarria delako; izan ere, bakoitzak zer sentitzen duen eta sentimenduak nola adierazten diren jakitea ezinbestekoa delako; eta bestetik, ikastetxetan oso gutxitan lantzen den gai bat delako. 

Hori dela eta, helburu, eduki eta jarduera batzuk planteatu ditugu, sentimenduak eta emozioak lantzeko era dinamiko batean baina, horrez gain, hauei esker, haurrek ere zenbait konpententzia garatzen dituzte : hala nola, hizkuntza- eta literatura komunikaziorako konpetentzia, arterako konpetentzia, konpetentzia motorra eta konpetentzia sozial eta zibikoa. 

Hemen uzten dizuet hainbat astetan zehar burututako unitate didaktikoa: 







2016(e)ko apirilaren 24(a), igandea

METODOLOGIAK

Kaixo, ostiralean lau metodologia ezberdinei buruzko artikulu batzuk irakurtzea eskatu ziguten eta hauen ezaugarri esanguratsuenak ateratzea. Hona hemen gure taldeak eginikoa:

DECROLY METODOLOGIA

Decrolyk diseinatutako eredu pedagogiko hau globalizazioan oinarriturik dago. Bere helburu nagusia gizartean integratzeko hezkuntza bide egokiena lantzea da eta horretarako bi aspektu hartu behar ditugu kontuan:

  1. Gizarteratzeko beharra
  2. Haurren egoera eta beharrak 
Hau gauzatzeko irakasle, ikasle eta gurasoen rola ezinbestekoa da. 
  • Irakaslearen rola: Alde batetik, interesguneak aukeratzeko haurren beharrak zeintzuk diren eta huaen egoera soziala nolakoa den behatu behar du. Gainera, aukeratutako gaiak behar eta interes ezberdinak asetu behar ditu. Bestetik, irakaslea aktiboa izan behar du, bere imaginazioa eta sormena erabiliz beti ere. Bukatzeko, etengabe formatzeko nahia izan behar du.
  • Ikaslearen rola: Ikaslea aktiboa izan behar du, bere parte hartzea etengabekoa izan behar da; gaiak bere interesekoak izateak rol hau betetzea erraztuko du, jakinmina handiagoa izango baita.
  • Gurasoen rola: Hauen parte hartzea oso garrantzitsua da; alde batetik ikasleen interesak etxean ere lantzeko eta bestetik, haien ekarpenak oso aberasgarriak direlako.
Metodo honek hiru fase ezberdin dauzka:

1.  BEHAKETA: zuzena edo zeharkakoa izan daiteke.
  • Zuzena: Irakasleak haurren parte hartzea sustatuko du eta etxetik landutako gaiaren inguruko materialak (landareak, animaliak...) ekartzera gonbidatuko dituzte; horrela horiek behatu ahal izateko eta haien buruan irudi finkoak sortzeko. 
  • Zeharka: Aukeratutako gaiak azterketa egiteko aukera ematen ez duenean egiten da. Material horiek ez dituztenez filmak, argazkiak... erabiltzem dira.
2.  ASOZIAZIOA: Etapa honetan landutako gaiak analizatzera eta errealitatearekin erlazionatzera helduko da ikaslea.
  • Espaziala: Bitan sailkatu daitzeke; alde batetik, egoera eta norabidea (lantzen diren objektuak lokalizatzeko eta izendatzeko) eta bestetik, forma eta tamaina (deskribapena egiteko). 
  • Denborazkoa: Hauetarako segida (lehen-orain, iragana-oraina-etorkizuna), iraupena (asko-gutxi) eta aldiberekotasuna bezalako kontzeptuak erabiliko dira.
  • Kausazkoa: Haurren interesa pizteko erabiltzen dira galdera hauek. 
  • Erabilera eta lana: Lantzen diren erabilpena zein den ezagutuko dute eta gizakiarekin zer erlazio daukaten ohartuko dira. 
  • Etikoak, moralak eta sozialak: Jarrera pertsonal eta sozialetan sakontzen laguntzea eta arauen beharraz jabetzea.
3.  ADIERAZPENA: Haurrek gaitasun linguistikoa, matematikoa, gorputzezkoa, plastikoa eta musikala barneratuko ditu fase honetan. Horrez gain, haurrak bere pentsamendua bultzatzen duen guztia ulertzera helduko da. 

Metodo honekin bukatzeko bere espazio eta denboraren antolakuntzaz aipamen batzuk egingo ditut:
  • 15 urte bitarteko eskolak eremu natural batean kokatuta egongo dira, ingurunearekiko harremana bermatzeko.
  • Eskolak haur kopuru mugatua izango du eta adin eta sexu ezberdinetako umeak egongo dira.
  • Gelak auditorio modukoak izan beharrean, tailer txiki baten itxurakoak izango dira.
  • Zailtasunak dauzkaten haurrak beste gela berezi batera joango dira eta bertan, irakasle aditu bat izango dute haien laguntzarako. 
Ebaluazioari dagokionez ez da ezer aipatzen artikuluan. 

TAILERREN METODOLOGIA

4-5 URTEKOENTZAKO TAILERRAK
  •  Irakaslearen rola: Ez du klasea zuzentzen eta laguntzaile bat izango du.
  •   Ikaslearen rola: Hasieran indibidualki egiten dute lan, ondoren taldean bat egiten dute eta azkenik eginiko lana ikaskide guztien aurrean aurkezten dute.
  • Denboraren antolakuntza: 45 minutu gutxi gora behera.
  • Espazioaren antolakuntza: Gela osoan zehar.
  • Ebaluazioa: Irakasleak behatzailearen papera izango du. Haurrek eginikoa behatuko du eta ikusitakoa erregistratu.
  •  Helburua: Arazo matematikoen aurrean soluzioak bilatzea.

4-6  URTE BITARTEKOENTZAKO TAILERRAK
  • Irakaslearen rola: Irakaslearen rola behatzailarena izango da, batzuetan haurrak laguntza behar badu, honek lagundu egingo dio eta klaseari hasiera emateko, arazo bat planteatuko du.  
  •  Ikaslearen rola: Gehienetan indibidualki arituko dira lanean, nahiz eta batzuetan taldeka aritu. Saio amaieran, haur bakoitzak arazoaren emaitzetara nola iritsi den azaldu beharko du gela osoaren aurrean.
  • Denboraren antolakuntza: Librea
  • Espazioaren antolakuntza: Normalean gela osoa erabiliko dute, nahiz eta batzuetan txoko zehatz batzuetan ibili.
  •  Ebaluazioa: Haurrak eginiko lanak jasotzeaz arduratzen da irakaslea. Jarduera ezberdin ugari egiten dituzte, marraztu, grabatu, bideotxoak egin… horiek guztiak kontutan hartzen ditu eta horiei buruzko ebaluazioa egiten du.
  • Helburuak: Arazo matematikoen aurrean soluzioak aurkitzea.
TXOKOEN METODOLOGIA:

Txokoen metodologian, irakasleak behatzailearen eta gidatzailearen papera dauka. Bere esku hartzea handia da eta horri esker , metodologia mota hau dinamikoa eta arrakastatsua bihurtzen da.Haurrei libreki jarduten uzten die, arauak errespetatuz noski, eta aktiboki  egiten dute lan.

Metodologia honetan, haurrek lan egiteko espazio ezberdinak daude, bakoitzean ekintza  jakin bat egiteko aukerarekin.

Txokoetako taldekatzeak zenbaitetan libreak izan daitezke eta bakarrik egon nahi badute libreki jarduteko aukera daukate. Proiektuetan, aldiz, gela osoa aritzen da jarduera berdina egiten, askatasun hori gabe.

Jardueren inguruan ere desberdintasunak daude, proiektuetan jarduerak aurretik zehaztuak daude; txokoetan ere bai baina ez beste metodologian bezain zorrotz planifikatuak. Txokoetako denbora ez dago proiektuetakoa bezain zehaztua, denbora epe bat eskaintzen zaio jarduera horri baina malgutasunez jarduten da.

Azkenik, esan beharra dago umeek daukaten askatasuna azpimarratzekoa dela, autonomia bereganatzen joatea metodologia honen abantaila garrantzitsua baita.

PROIEKTUAK

Proiektuetan oinarritutako metodologian ikasleak mundu errealean moldatzeko prestatzen dituzte; izan ere, gaur egungo gaiak inolako arazorik gabe planteatzen dituzte, halanola, maitasuna, heriotza, etab.
Baina, hasteko, metodologia hau aurrera eramateko jarraitu behar diren ezaugarriak azaltzea interesgarria izango litzateke:
  •          Ikasleen eta irakasleen arteko harremana eta komunikazioa ondo antolatu behar da.
  •       Imajinazioa lantzea.
  •      Esperientzia transmititzea, programari uko eginez.


Proiektuaren metodologia oso interesgarria da, garai bateko eskoletan zeuden jarrerak desagerrarazi nahi dituztelako, hau da,  ez zaio pertsona bati inteligentzia hitza egokituko nota onak ateratzen baditu.

Hori dela eta, irakaslearen papera gidatzea izango litzateke, haurrek dituzten ikuspuntuak garatu beharko dituzte. Gainera, dinamikoa, motibatzailea eta bultzatzailea izan behar da. 

Horrez gain, landu beharreko gaiak ikasleen interesen araberakoak izango dira; beraz, ikasleak elkarlanean arituko dira, motibatuak egongo dira eta parte hartuko dute.

Bukatzeko, metodologia honek zortzi helburu dituela esan beharra dago:


  • ·         Gai desberdinak landu jakinduria sustatzeko.
  • ·         Teoria ikasitako esperientziekin lotzea edo erlazionatzea.
  • ·         Ikasle bakoitzaren gaitasunetara egokituz indibidualki ikastea.
  • ·         Ikasitakoa errealitatean ikustaraztea.
  • ·         Talde lana bultzatzea.
  • ·         Errealitatea aztertuz bakoitzaren izaera garatzea.
  • ·         Ikasle zein irakasleen arteko komunikazioa egokia izatea.
  • ·         Bai irakasleek, bai ikasleek ebaluatzea. 
 Espero dut zuen gustuko izatea.

2016(e)ko martxoaren 19(a), larunbata

LA CIUDAD DE LOS NIÑOS


Kaixo!
Aurreko astean. astelehenean, irakasleak taldeka jartzeko proposatu zigun eta ondoren hainbat testu banatu zituen, hauek irakurtzeko eta aztertzeko. Geroago esan zigun ostiralean hauen aurkezpen txiki bat egiteko.

Gure taldeari bi testu egokitu zitzaizkion, LA CIUDAD DE LOS NIÑOS izenekoak. Hauek irakurri eta aztertu ondoren, hauen hausnarketa txiki bat egingo dut.

Orain dela hamarkada batzuk, umeak askeago jolasten zuten kalean, lagunekin eta ez zuten parke bat behar jolasteko izan ere, naturarekin harremanetan jartzen ziren eta ez zeuden gurasoen ordutegien menpe egon behar.

Gaur egun aldiz, egoera asko aldatu da; globalizazioaren ondorioz, auto eta eraikin ugari daude. Hori dela eta, gurasoek gehiegi babesten dituzte haien umeak, parkera edo ikastolara elkarrekin joaten dira eta normalean umeak gurasoen ordutuegietara ohitu behar dira.
Horrez gain, askotan gurasoek musika edo ingelesa klaseetara apuntatzen dituzte haien seme-alabak,azken finean etorkizunerako "baliogarriak" izango diren jardueretara, eta modu horretan, umeak ez dauka denbora libre ezta jolasteko, ezta erlaxatzeko...

Egoera honi aurre egiteko Francisco Tonuccik proiektu bat aurrera eraman zuen, "la ciudad de los niños" deitutakoa. Beraren ustez,  hiri bat osatzeko ezinbestekoa zen haurraren parte hartzea, hau da, proiektu honen helburua haren esanetan zen. "crear una ciudad educadora", eta horretarako umeen parte hartzea ezinbesteko zen, umeak hiriaren parte baitira.

Proeiktua burutzeko, ikastola bakoitzeko mutil eta neska bat hartu zituen eta asanblea (consejo de niños) moduko bat egin zuen, non ume guztiak hiri horretako alkatearekin biltzen ziren, haien ideiak edo proposamenak entzuteko,

Hauetako batzuk jarriko ditut:
- Bakarrik jolastu nahi dugu.
- Ikastolara bakarrik joan nahi dugu.
- Ez ditugu parkeak nahi, natura nahi dugu, belarra, harriak...
- Auto gutxiago nahi ditugu.
- Askatasunez jolastu nahi dugu.

Hauetako proposamen batzuk konpontzeko, hainbat idei pentsatu zituzten; hala nola, ikastolara bakarrik joateko, kaleko dendariak adibidez, umeak lagundu ahal zituzten arazoren bat izanez gero, eta modu horretan umeak zein gurasoak laisago geldituko ziren.




 Bukatzeko, esan beharra daukat, irakurgaiak oso interesgarriak direla eta mundu guztiari animatzen diot hauek irakurtzera, proiektua oso interesgarria delako, eta batez ere, gaur egungo egoera aldatzeko bidea erakusten digutelako.

Espero dut zuen guztuko izatea, eta ez ahaztu: UMEAK ERE GARRANTZITSUAK DIRA ETA GIZARTEAREN PARTE DIRA, BERAZ, HAUEK ERE ERABAKI DEZATELA!!


2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

TXOKOEN ETA PROIEKTUEN ARTEKO BERDINTASUNAK


Kaixo irakurleok!

Gaurkoan, txoko eta proiektuen arteko berdintasunak argitaratzeko proposatu zigun irakasleak. Horretarako, taula bat egitea pentsatu dut, irizpide batzuei jarraituz; hala nola, espazioa, denbora, irakaslearen papera, etab. 
Espero dut zuen gustukoa izatea eta hobeto ulertzea bi ikaskuntzen hauen ezaugarriak.



PROIEKTUAK
TXOKOAK
BERDINTASUNAK
IRAKASLEEN PAPERA
Behatzea/ gidatzea/
laguntzea
Behatzea/
Laguntzea/
Gidatzea
Beraz, hauek dira bien arteko berdintasunak: Gidatzea, laguntzea eta behatzea.
IKASLEEN PAPERA
Sortzailea izan behar da, hau da,  parte hartu behar du, aurrezagutzak izan behar ditu eta elkarlanean aritu behar da.
Sortzailea eta aktiboa izan behar da, parte hartzea beharrezkoa da.
Sortzailea/
Parte hartzailea/
Aktiboa
ESPAZIOA
Gela osokoa izango da.
Taldeetan banatuko da.
Azkenean, jarduerak gelan egiten dira.
DENBORA
Ikasturtea osoan zehar edo denboraldi batean egiten da eta aurretik zehaztuta egoten da.
Ikasturte osoan egiten den metodoa da eta mugagabea izaten da.
Berdintasunak izan beharrean, desberdintasunak ditu. Izan ere, proiektuan zehaztuta dago eta txoketan, aldiz, mugagabea.
MATERIALA
Erabilitako materiala espezifikoa da.
Erabilitako materiala txoko bakoitzerako zehatza izango da.
Kasu honetan, desberdintasunak daude; batean materiala berdina izango da guztientzat, eta bestean, txoko bakoitzean ezberdina izango da.
Hala ere, material konkretu bat erabiltzen da.
IKASLEAK NOLA BANATZEN DIRA?
Denak batera  antolatzen dira.
Talde txikietan egoten dira.
Berdintasunik ez.
GAIAK
Ikasleak haien interesen arabera aukeratzen dituzte.
Irakasleak ezarritakoak.
Berdintasunik ez.

2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA

Kaixo lagunak!

Pasadan astean, proiektuetan oinarritutako metodologiari buruz sarrera interesgarri bat egin nuen; gaurkoan, berriz, txokoei buruzko metodologiari buruz hitz egingo dizuet.

Beste ariketan bezala, irakasleek bi galdera proposatu zizkiguten:
  • Zer dakizu txokoetan oinarritutako ikaskuntzaz?
  • Zer falta zaizu ikasteko?
Lehenengo galdera erantzuteko, ez genituen arazo gehiegi izan; izan ere, metodologia hau ikusi aurretik, ikastola batera joan ginen eta bertan,  txokoen metodologia erabiltzen zutenez, zertan datza, nola erabiltzen zuten, etab. kontatu ziguten.

Gure ustez, txokoen metodologia dinamikoa da, umeen interesa pizten du, edozein gai edo ikasgai landu daiteke eta era berean, umeak ez dira aspertzen, egunean zehar, zenbait txokotatik joaten direlako, jarduera ezberdinak egiten.

Normalean, umeak talde txikitan banatzen dira eta talde bakoitza txoko batera joaten da; batzuetan, umeak izaten dira txokoak aukeratzen dituztenak, baina beste batzuetan, aldiz, irakasleak esaten die zein txoko egokitzen zaien.

Irakaslearen papera zein den aztertuta, gure ustez, behatzaile edo laguntzaile papera egiten du, hau da, haurren interesa pizten saiatzen dira, hauek arazo bat izanez gero, laguntzen dute, baina, modu berean, umeak nola egiten duten jarduera behatzen edo ebaluatzen dute.

Guk behatutako ikastolan, txoko ugari zeuden, hala nola, esperimentazio txokoa, mozorroen txokoa, ipuinen txokoa, eraikuntzen txokoa...
2 eta 3 urtekoen kasuan, txokoak gela handi batean banatzen ziren, eta hasiera batean umeek nahi zuten txokora joaten ziren baina denbora igaro ahala,  ume bakoitza bere tutoreakin zegokion txokora  joaten zen, eta egunean zehar, bizpahiru txokotatik joaten ziren.
4 urteko gelan, berriz, txoko bakoitza gela bat zen eta taldeak egunero aldatzen ziren. Txikiak bezala hasieran nahi zuten txokora joaten ziren eta gero, irakasleak taldeak egiten zituen eta bakoitza zegokion txokora joaten zen.

Bigarren galdera erantzuterakoan, argi izan genuen, zen nahi genuen jakin txokoetan oinarritutako metodologiari buruz; hain zuzen ere, nola ebaluatzen den eta txokoen aukeraketa nork egiten duen eta ze irizpideei jarraituz.

Klase osoan zehar, honi buruz hitz egin ondoren, hainbat ideia edo ikaskuntza nagusi atera genituen:

  • Txokoen metodologia era ezberdinetan egin daiteke.
  •   Espazioaren banaketari dagokionez, gela berdinean txoko ezberdinak egon daitezke edo gela bakoitza txoko bat izan.
  •   Batzuetan, umeak izaten dira nahi duten txokora joaten direnak, bestetan, aldiz, irakasleek talde finkoak egiten dituzte eta egokitzen zaien txokora bidaltzen dituzte.
  •  Irakaslearen papera laguntzailearena da, jakingura sustatu behar du, baliabide ezberdinak erabiltzera bultzatu behar ditu.
  •   Irakasleak paper garrantzitsua dauka gehien bat joko sinbolikoaren arloan.
  •  Ebaluatzerako orduan taldeka egoteak erraztu dezake, ikusi dezakezulako haurren batek izan ditzakeen zailtasunak edo trebetasunak.
  •   Ez zaie behartzen txoko guztietatik pasatzera, bakoitzak nahi duenera …
  •   Metodologia dinamikoa da.
  • Dibertsifikatzeko aukera handiak daude.


 Hau izan da guztia, espero zuen gustukoa izatea. 
Laister arte. 

2016(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

2016/03/07

Aurreko astelehenean, didaktikako bi irakasleekin klase interesgarri bat eduki genuen. Talde txikietan jartzeko proposatu ziguten eta galdera batzuei erantzuteko eskatu ziguten, gero klasearen aurrean komentatzeko.
Hauek izan ziren galderak:

  • Zer dakizu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz?
  • Zer falta zaizu ikasteko?
Lehenengo galdera erantzuteko zenbait arazo izan genituen; hasteko, ez genekien zehazki nola deitzen ziren proiektu horiek baina irakaslearen laguntzarekin, ondorio batzuk atera genituen. 

Argi dago proiektu hauek praktikotasunean oinarritzen direla; izan ere, behin haurren interesak kontuan hartuta, proiektu bat planifikatzen da, denon artean gauzatzen dena. 
Normalean, irakasleak bultzatzen ditu mota hauetako proiektuak baina haurraren garapena ez du baldintzatzen, hau da, honek laguntzailearen eta gidariaren papera hartuko du.  
Gainera, proiektu hauetan mota askotako ikasgaiak lantzen dira (musika, matematika, plastika...) eta irekiak izaten dira; beste metodologia batzuk kontuan hartzen dira. 

Bigarren galdera, askoz errezago erantzun genuen, batez ere, proiektu motak eta hauek nola aplikatzen diren jakin nahi genuelako. 

Horretarako, irakasleak bi proiektu erakutsi zizkigun, proiektuen inguruan gehiago jakiteko eta ideiak hobeto barneratzeko. 

1. Egutegien proiektua
2. Futbol proiektua

Irakasleak egutegiaren proiektua azaldu zigunean, proiektu oso interesgarria iruditu zitzaidan. Ikastola bateko haurrek egutegi gabe gelditu ziren eta hori dela eta, huarren interesak jakinda, egutegi bat prestatzea erabaki zuten. 

Hasteko, behin haurren interesa zein den jakinda, hurrengo pausoa gaiari buruz zer dakiten galdetzea da, hau da, zenbat hilabete daude, zenbat egun, zenbat urtaro...
Behin hori jakinda, antolamendu bat egin behar da nola egingo den egutegia jakiteko. Eta azkenengo pausoa da ze kolore erabiliko diren jakitea, urtaroak nola marraztuko dituzten jakitea, urtebetetze egunak ze kolorekin, etab.

Proiektu honen bidez, haurrek hainbat kontzeptu ikasten dituzte; hala nola, zeintzuk diren urtaroak, idazketa edo irakurketa lantzen dute, eta beste hainbat gauza.

Bigarren proiektua, zenbait ikasgai futbola oinarri hartuta lantzean datza, hau da, matematika lantzeko, zelai batek zenbat neurtzen duen ikasten dute edo jokalarien zenbakiak aztertzen dituzte, eta plastika lantzeko, futbol talde bakoitzaren sinboloa marrazten dute.

Laburbilduz, bi proiektu hauek betetzen dutena honako hau da:
  • Proposamenak ikasle, irakasle edo egoeraren araberakoak izan daitezke.
  •  Ikaskuntza integrala da, ezaugarri ezberdinak hartzen dituelako kontuan.
  • Arlo ezberdinak landu daitezke honen bitartez.  
  • Ikaskuntza aktiboa da, ikasleen parte hartzea beharrezkoa da.
  • Motibatzailea.

     Espero dut sarrera zuen gustukoa izatea,
     Laister arte, Ainhoa. 




2016(e)ko martxoaren 1(a), asteartea

ZEHAZTAPEN MAILAK

2016/02/19

Egun on! Gaurkoan, curriculumaren zehaztapen mailei buruz hitz egingo dizuet. Otsailaren 19an irakasleak porposatu zigun curriculumaren inguruko taula moduko bat betetzea. Oso interesgarria iruditu zitzaidan ariketatxo hau egitea, eta hori dela eta, blog honetan partekatzea pentsatu dut.

Hala ere, curriculuma zer den eta motak aipatu arren, ezaugarriak eta beste aspektu batzuk aipatzea interesgarria izango litzateke. 

Hauek dira ezaugarriak: 

  • Curriculuma eduki gisa zer irakatsi behar den eta horretarako landu beharreko edukiak eta helburuak hartzen ditu kontuan. 
  • Curriculuma planifikazio gisa elementu gehiago kontuan hartzen ditu: hala nola zer/nola/noiz irakatsi  eta zer/nola/noiz ebaluatu.
  • Curriculuma errealitate interaktibo gisa hori baino askoz gehiago da, erralitate bat hain zuzen ere. Eskola eremuetan gertatzen diren harremanen garrantziaren ondorioa da curriculuma. 

Aipatu behar da curriculuma zati ezberdinez osatzen dela eta hasteko, curriculumaren oinarriak azalduko dizkizuet. Curriculuaren oinarriak bost dira eta lehena oinarri filosofikoa da. Izenak adierazten duen gisan, filosofiarekin lotua dago non teroria filosofikoek lotura zuzena izan duten korronte pedagogikoekin.  Bigarren oinarria, testuinguru sozialarekin lotua dago curriculumean ikastetxearen, ikaslearen eta irakaslearen dimentsio soziala islatzen bait da. Honez gan, curriculuak gizartearen beharrak asetu behar ditu. Ondoren, oinarri epistemologikoa dugu non esparru desberdinek osatutako jakintza zientifikoan oinarritzen den. Bestalde, egokia da epistemologiaren ikuspuntua kontutan hartzea ikastetxearen egoera ezinbestekoa bait da helburu eta edukiak adierazteko. Lugarrenik, ezagutza psikologikoa dugu, beharrezkoa dena irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Azkenik, oinarri pedagogikoa dugu non irakasleen esperientzia teorikoa eta sintetizatzailea biltzen dituen.


Oinarriak alde batera utziz, Espainiako curriculumak maila ezberdinetan sailkatzen direla jakin behar dugu eta eredu irekia da. Horrez gain, curriculumaren diseinuak erreferentzia egiten dio helburu, eduki, metodologia, baliabide didaktiko eta ebaluazioari. 

Helburuak hezkuntza prozesuaren bidez lortu nahi diren asmoak dira eta edukiak, ikasleak bereganatu beharreko jakintza multzoak. Orain dela urte batzuk edukiak helburuen menpe zeudela pentsau arren, guar egun, helburu izatera iritsi daitezke. 

Metodologiaren alorrean, ikasleek eta irakasleek egin beharreko jarduerak zehazten ditu, honez gain, estrategiak ere planteatzen ditu. Metodologiaren irizpiderik nagusienetakoa ikaslea subjektu aktiboa izatea da, ezin da ikaslea entzutera, imitatzera, hitz egitera... behartu.

Baliabide didaktikoekin jarraituz, Curriculuma gauzatzeko erabiltzen diren tresnak direla esan dezakegu. Baliabideen arlo honetan, ekonomiaren arabera hartzen dira erabakiak, beraz, ikastetxearen egoeraren inguruko informazioa edukitzea ezinbestekoa da. Honez gain, ikaskuntza egituratzen dute, ikasleak motibatu eta metodologia zaharkitua ez gelditzea ekiditen dute.

Ondoren, ebaluazioa dugu non honen bitartez planifikazioari eta curriculumari dagozkien erabakiak hartzeko informazioa lortzen dugun. Ebaluazioak hiru pauso ditu, lehena diagnostikoa da non ikastetxaren curriculuma aurrera erabateko behar diren tresnak sartzen diren bertan. Bigarrenik, prozesuaren ebaluazioa curriculuma aplikatzean egingo da, honela aurreikuspenak aldatzeko aukera egongo bait da. Hirugarrenik, emaitzaren abaluazioa dugu non ikasleak egindako jardueren bitartez ikasitakoa neurtuko den. 

Hona hemen TAULA:

(Taula hobeto ikusteko, bertan klikatu eta jatorrizko tamainan jarri)

Taula hobeto betetzeko irakasleak bi testu irakurtzeko proposatu zigun; hala nola, Jaume Sarramonarena, curriculumaren inguruko zehaztapen mialak, helburuak, baita definizioa ere, ondo azaltzen direnak eta Acaso eta Neurek idatzitako "EL CURRICULUM OCULTO VISUAL: APRENDER A OBEDECER A TRAVÉS DE LA IMAGEN".

Beste eredu batzuk ikusita eta behin taula hau beteta, konturatu gara lau zehaztapen maila daudela eta bakoitza hobeto ulertu dugu. Horrez gain, bakoitzaren arteko desberdintasunak argi geratu zaizkigu, bakoitzaren definizioa, baldintzatzaileak, osagarriak, beste batzuen artean, ondo barneratu ditugulako.

Espero dut sarrera hau zuen gustukoa izatea,
Laister arte.



2016(e)ko otsailaren 20(a), larunbata

ESKOLAKO BIZIPENAK + HEZIBERRI

2016/ 02/15

Aurreko astelehenean, curriculumari garrantzia eman genion. Irakasleak hainbat galdera proposatu zigun, hala nola, "ze curriculum mota daude", beste batzuen artean.

Denok galdera hau gogoki erantzun genuen, aurreko ostiralean, Begoñarekin curriculum motak landu genituelako. Hori dela eta, blogean partekatzea ideia ona iruditu zait, baina aurrekoan hobeto azaldu nituenez, guarkoan bakarrik aipatuko ditut.

Hauek dira curriculum motak:

- Izkutua
- Formala
- Ofiziala
- Nuloa

Curriculumarekin lotuta, garrantzitsua da jakitea honen definizioa, eta klasean hitz egiten eta gero, curriculuma IKASTEN DUGUNA dela esan dezakegu.

Geroago, Heziberri proiektuari buruz hitz egin dugu, eta irakasleak proposatu digu hainbat artikulu irakurtzeko eta ondoren, altxorraren kutxan bakoitzak jarri genituen argazkiak artikulekin lotu behar genituen.

Hona hemen nire loturak:
  • "Pertsona guztiek beren burua errealizatzeko eta garatzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta lan egiteko behar dituztenak dira oinarrizko konpetentziak.
Esaldi interesgarri hau hainbat argazkiekin lotu ditut, hala nola, Santa Agueda eta Olentzeroren argazkiekin. Azken finean, mota hauetako jarduerak egiten genituen gure kultura ezagutzeko, gure burua erralizatzeko baita gizarteratzeko ere. Gainera, gure kultura ezagutzeaz gain, musikarekin, dantzarekin, etab. ekin harremanetan jartzen ginen eta modu horretan gauza interesgarri asko ikasten genituen. 

  • Oinarrizko zehar-konpetentzia deritze bizitzaren esparru eta egoera guztietan arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar diren konpetentziei, hala esperientziaren eremuko egoeretan, nola eguneroko bizitzaren egoeretan".
  • "Haur Hezkuntzaren esperientzia-eremuak bi dira: norberaren nortasunaren eta ingurune fisiko eta sozialaren eraikuntzaren eremua, zeinak haurren garapenaren berezko zenbait arlo barne hartzen baititu, hain zuzen ere gizarte eta naturaren ezaguerari buruzko zientziei dagozkienak"
Esaldi hauek arreta deitu didate eta segituan, nire bizipen batekin lotu ditut, hain zuzen ere, lehenengo irteera egin genuenean. Argazki horretan ingurune fisikoa eta soziala ezagutu genuen eta arazoak egonkortasunez konpondu genituen. Izan ere, klasean landareak eta hostoak landu eta gero irakasleari ideia ona iruditu zitzaion irteera txiki bat egitea, landareak, hostoak, etab. pertsonalki hobeto ezagutzeko eta hainbeste arazorik ez izateko ikasteko orduan. 

  •  "Norberaren nortasunaren eta komunikazio eta irudikapenaren eraikuntzaren eremua, haurren garapenaren berezko beste arlo batzuk barne hartzen dituena, hala nola hizkuntza, matematika, artea eta motrizitatearekin lotutako gaitasunei dagozkienak."

Esaldi hau "zorionak Ainhoa" argazkiarekin lotu dut, haurraren garapena sustatzeko jarduera ezberdinak egiten genituelako, artea eta mota hauetako arloak lantzen genituenak. Gainera, elkarlana sustatzen zuen irakasleak eta oso ondo pasatzen genuen jarduera hori egiten.
  • "Gurasoek edo legezko tutoreek eskubidea dute haurren eskola-hezkuntzaren jarraipena egiteko eta hartan parte hartzeko. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektutik abiaturik, ikastetxeek konpromisoak sustatuko dituzte familien edo legezko tutoreen eta ikastetxeen artean, eta bertan jasoko dira familiak, irakasleak eta ikasleak zer jardueratara konprometitzen diren etapa bakoitzeko helburuak eta oinarrizko konpetentziak lortzeko."
Esaldi esanguratsu hau Inauteri, San Prudentzio eta mota hauetako jarduerekin lotu dut, gurasoek asko parte hartzen zutelako; izan ere, inauterien kasuan, gurasoek mozorroa egitera laguntzen ziguten eta modu horretan harremanak sustatzen ziren, haurra, familia eta eskolaren artean, ezinbestekoa dena honen garapenarako. 

Bukatzeko  hurrengo esaldia aukeratu dut eta hartzaren argazkiarekin lotzea erabaki dut, irakasleak arreta, zaintza, etab. eskaintzen zigulako, hau da, siesta botatzerakoan, irakasleek arreta eskaintzen ziguten, abestiak abesten zizkiguten, ipunak kontatu, etab., gaur egun asko eskertzen dudana. 

  • "Hiru urtetik beherako haurrei arreta, zaintza eta heziketa emanez, zerbitzua eman behar zaie familiei, gurasoen lana eta familia-bizitza bateratzen laguntzeko. Kontuan hartu behar da, gainera, familiak askotarikoak izan daitezkeela".

Esperi dut zuen gustuko eta baliogarria izatea!! Laister arte. 

2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

IRAKURGAIAK AZTERTZEN

Gaurko klasean hiru irakurgai ezberdin landu ditugu. Hauek irakurri ostean, ideia nagusiak atera ditugu taldeka. Jarraian, gure taldeak ateratako ideia nagusiak azalduko dizkizuet:
Hauek izan dira irakurri ditugun irakurgaiak:

1.       CAJAS DE VIDA: PAISAJES QUE NOS NARRAN
·         Bizitzako istorioak partekatzea gainontzekoekin harremanak sortzen laguntzen digu, gure buruaz jabetzea ahalbidetzen digu eta besteen partaide izatera ere.
·         Haur hezkuntzako etapan sentimenduek izugarrizko garrantzia dutenez, ikasle bakoitzak bere bizipenen kaxa deiturikoa sortzea proposatzen du. Kaxa hauetan, ume bakoitzak egindako marrazki, ipuin eta jarduera ezberdinak sartuko dira eta ekintza hau hainbat gauzatarako izango da erabilgarri.
·         Bizipen kaxarekin umeak beraien artean ezagutzen dira, beraien bizipenak kontatuz eta elkarri galderak eginez.
·         Erabilgarriak dira momentuko kezkak eta arazoak baretzeko, irakaslea jakinaren gainean baitago.
·         Kaxetan ekografiak, aiton-amonekin argazkiak, lehenengo txupetea, gure izenaren istorioa… gordetzen dira.
·         Kaxa hau gure buruaz jabetzeko baliagarria da eta besteen bizipenekin ikasteko ere bai.
·         Gure garapen osoa ikus dezakegu honen bidez.

2.       CUANDO LOS PROFESORES ESCRIBEN: SOBRE REDES Y APRENDIZAJE
·         Irakasleek etengabeko prestakuntza jasotzen dute baina prestakuntza hori modu teorikoan antolatua dago; ondorioz, ez dira egunerokotasunean gelan ematen diren arazo eta beharrak kontuan hartzen.
·         Modu alternatiboak osatu dituztela adierazten du, hala nola, NWP izeneko proiektua non bertan teoria eta praktika uztartzen diren eta non oso erabilgarria den egunerokotasuneko egoeratan.
·         NWP proiektuak irakasle mundo profesionalean, irakasleak beraien garapenaren protagonista bihurtzen dira.
·         Protagonistak bihurtzeko,  ikasitako estrategiak erabili behar dituzte, La silla del autor edo Grupos de escritura bakoitzak bere hausnarketa eta ideiak adieraziz eta ezagutzak elkarbanatuz.
·         Irakasleak beste irakurleei irakastean berak ere ikasi egiten du.
·         Irakasleak rol ezberdinak hartuz ikasten dute.

3.       LA NARRATIVA COMO TEXTO EXPERIENCIAL: INCLUIRSE EN EL TEXTO
·         Esperientzia eta ikasketa ez dira kontzeptu berdinak.
·         Ikaskuntzak ez du zertan beti esperientziaren ondoren etorri behar.
·         Irakasleak arazoei aurre egiteko aholkatzen zaien metodorik eraginkorrena beraien bizipenak narratzea da, egoeraz jabetzeko.
·         Arazo bat konpontzeko, beharrezkoa da gertaeretan zentratzea, hausnartzea  irtenbidea aurkitzeko.
·         Metodologia narratiboak ikaskuntza sustatzen du, irakasleak ikasleei ikastera bultzatuz.
·         Narrazioak gelako bizizpenak aztertzea edota ondorio baliagarriak ateratzea ahalbidetzen du.

Espero dut zuen gustokoa izatea.