Aurreko astelehenean, curriculumari garrantzia eman genion. Irakasleak hainbat galdera proposatu zigun, hala nola, "ze curriculum mota daude", beste batzuen artean.
Denok galdera hau gogoki erantzun genuen, aurreko ostiralean, Begoñarekin curriculum motak landu genituelako. Hori dela eta, blogean partekatzea ideia ona iruditu zait, baina aurrekoan hobeto azaldu nituenez, guarkoan bakarrik aipatuko ditut.
Hauek dira curriculum motak:
- Izkutua
- Formala
- Ofiziala
- Nuloa
Curriculumarekin lotuta, garrantzitsua da jakitea honen definizioa, eta klasean hitz egiten eta gero, curriculuma IKASTEN DUGUNA dela esan dezakegu.
Geroago, Heziberri proiektuari buruz hitz egin dugu, eta irakasleak proposatu digu hainbat artikulu irakurtzeko eta ondoren, altxorraren kutxan bakoitzak jarri genituen argazkiak artikulekin lotu behar genituen.
Hona hemen nire loturak:
- "Pertsona guztiek beren burua errealizatzeko eta garatzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta lan egiteko behar dituztenak dira oinarrizko konpetentziak.
- Oinarrizko zehar-konpetentzia deritze bizitzaren esparru eta egoera guztietan arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar diren konpetentziei, hala esperientziaren eremuko egoeretan, nola eguneroko bizitzaren egoeretan".
- "Haur Hezkuntzaren esperientzia-eremuak bi dira: norberaren nortasunaren eta ingurune fisiko eta sozialaren eraikuntzaren eremua, zeinak haurren garapenaren berezko zenbait arlo barne hartzen baititu, hain zuzen ere gizarte eta naturaren ezaguerari buruzko zientziei dagozkienak"
Esaldi hauek arreta deitu didate eta segituan, nire bizipen batekin lotu ditut, hain zuzen ere, lehenengo irteera egin genuenean. Argazki horretan ingurune fisikoa eta soziala ezagutu genuen eta arazoak egonkortasunez konpondu genituen. Izan ere, klasean landareak eta hostoak landu eta gero irakasleari ideia ona iruditu zitzaion irteera txiki bat egitea, landareak, hostoak, etab. pertsonalki hobeto ezagutzeko eta hainbeste arazorik ez izateko ikasteko orduan.
- "Norberaren nortasunaren eta komunikazio eta irudikapenaren eraikuntzaren eremua, haurren garapenaren berezko beste arlo batzuk barne hartzen dituena, hala nola hizkuntza, matematika, artea eta motrizitatearekin lotutako gaitasunei dagozkienak."
Esaldi hau "zorionak Ainhoa" argazkiarekin lotu dut, haurraren garapena sustatzeko jarduera ezberdinak egiten genituelako, artea eta mota hauetako arloak lantzen genituenak. Gainera, elkarlana sustatzen zuen irakasleak eta oso ondo pasatzen genuen jarduera hori egiten.
- "Gurasoek edo legezko tutoreek eskubidea dute haurren eskola-hezkuntzaren jarraipena egiteko eta hartan parte hartzeko. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektutik abiaturik, ikastetxeek konpromisoak sustatuko dituzte familien edo legezko tutoreen eta ikastetxeen artean, eta bertan jasoko dira familiak, irakasleak eta ikasleak zer jardueratara konprometitzen diren etapa bakoitzeko helburuak eta oinarrizko konpetentziak lortzeko."
Esaldi esanguratsu hau Inauteri, San Prudentzio eta mota hauetako jarduerekin lotu dut, gurasoek asko parte hartzen zutelako; izan ere, inauterien kasuan, gurasoek mozorroa egitera laguntzen ziguten eta modu horretan harremanak sustatzen ziren, haurra, familia eta eskolaren artean, ezinbestekoa dena honen garapenarako.
Bukatzeko hurrengo esaldia aukeratu dut eta hartzaren argazkiarekin lotzea erabaki dut, irakasleak arreta, zaintza, etab. eskaintzen zigulako, hau da, siesta botatzerakoan, irakasleek arreta eskaintzen ziguten, abestiak abesten zizkiguten, ipunak kontatu, etab., gaur egun asko eskertzen dudana.
- "Hiru urtetik beherako haurrei arreta, zaintza eta heziketa emanez, zerbitzua eman behar zaie familiei, gurasoen lana eta familia-bizitza bateratzen laguntzeko. Kontuan hartu behar da, gainera, familiak askotarikoak izan daitezkeela".
Esperi dut zuen gustuko eta baliogarria izatea!! Laister arte.
Oso hausnarketa interesgarria egin duzu ainhoa, zure loturak oso esanguratsuak iruditu zaizkit!
ErantzunEzabatu