Kaixo irakurleok:
Lauhilekoa bukatzen ari da jada, eta
irakasleak kurtso osoan zehar landutako gaiak idazki honen bitartez adieraztea
proposatu digu.
Lauhilekoan zehar, hainbat gai landu
ondoren, horiei buruzko hausnarketa blogean partekatzen joan gara. Hasteko,
irakasleak guri ezagutzeko "Nor naiz ni?" jarduera egin genuen. Bertan guri
buruzko informazioa jaso zezakeen, (gure izena, adina, nongoak garen…)
Behin hau eginda, didaktikarekin
zerikusia duten lanak burutzen hasi ginen. Lehenengo lana altxorraren kutxa
izan zen; bertan haur hezkuntzari lotutako
10 argazki igo behar genituen, non gure bizipenak eta nola sentitzen ginen azaldu
behar genuen. Ariketa
hau oso interesgarria izan zen gure esperientzia narratzen dugun bakoitzean,
maisu edo maistra bezala sortzen dugun identitatea garatzeko aukera eskaintzen
baitiogu gure buruari.
Bigarren ariketa, argazkiak aztertzea izan zen. Horretarako irakasleak hainbat argazki erakutsi zizkigun
eta bikoteetan jarrita horiei buruzko hausnarketa egin genuen (bat gatozen
argazkiarekin, gaizki edo ongi iruditzen zitzaigun eta zergatik…)
Hirugarren ariketa,
bigarrenaren antzeko ariketa izan zen baina argazki bat eman beharrean esaldi
bat eman zigun. Bertan, esaldi horri buruzko iritzia eman genuen.
Gai hauek jorratu ondoren curriculumari garrantzia eman
genion, hurrengo ariketa egiteko beharrezkoa egin zitzaiguna. Hainbat
curriculum ezberdin ezagutu genituen eta ondoren Heziberriko zenbait artikulu
irakurri ondoren, lehen azaldutako altxorraren kutxarekin lotu genituen.
Curriculumarekin jarraituz, irakasleak zehaztapen mailei
buruzko taula bat betetzeko proposatu zigun. Horretarako bi testu irakurtzeko
eskatu zigun: Acaso eta Neurek idatzitako “el curriculum oculto visual:
aprender a obedecer a través de la imagen" eta Jaume Sarramonarena.
Bestalde, irakasleak hainbat testu eman zizkigun eta guk hauen ideia nagusiak atera behar genituen. Testuak hauek ziren: "La narrativa como texto principal: Incluirse en el texto", "Cuando los profesores escriben: sobre redes y apendrizajes" eta "Cajas de vida: Paisajes que nos narran".
Curriculuma alde batera utziz, ikaskuntza prozesuan oinarritutako metodologiaz aritu ginen bi egunez.
Bestalde, irakasleak hainbat testu eman zizkigun eta guk hauen ideia nagusiak atera behar genituen. Testuak hauek ziren: "La narrativa como texto principal: Incluirse en el texto", "Cuando los profesores escriben: sobre redes y apendrizajes" eta "Cajas de vida: Paisajes que nos narran".
Curriculuma alde batera utziz, ikaskuntza prozesuan oinarritutako metodologiaz aritu ginen bi egunez.
Lehenengo egunean proiektuetan zentratu ginen, irakasleak
zer dakigu eta zer ikasi nahi dugun galdetu zigun; klasean eztabaidatu ondoren,
irakasle batek bere ikastolan aurrera eraman zituen bi proiektu erakutsi
zizkigun.
Bigarren egunean ariketa berdina egin genuen baina
txokoetan oinarrituz. Hori bukatu ondoren, bi ikaskuntzei buruzko
berdintasun eta desberdintasunak ateratzeko eskatu zigun.
Hurrengo ariketa egiteko talde bakoitzari testu bat
irakurtzeko proposatu zigun. Irakurri eta
aztertu ondoren gure testuak beste taldeen aurrean aurkeztu behar izan
genituen. Gure kasuan, “la ciudad de los niños” testua egokitu zitzaigun.
Ikaskuntzekin jarraituz, hainbat metodologien arteko
berdintasun eta desberdintasunak taula batean idazteko proposatu zigun,
adibidez, Decrolyren metodologia, tailerrak, proiektuak...
Amaitzeko, hainbat aste egon gara unitate didaktiko bat
prestatzen, non, helburuak, edukiak, jarduerak, eta ebaluazio mota azaldu behar
genituen. Guk hautatutako unitate didaktikoa sentimenduei buruzkoa izan da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina