Egun on! Gaurkoan, curriculumaren zehaztapen mailei buruz hitz egingo dizuet. Otsailaren 19an irakasleak porposatu zigun curriculumaren inguruko taula moduko bat betetzea. Oso interesgarria iruditu zitzaidan ariketatxo hau egitea, eta hori dela eta, blog honetan partekatzea pentsatu dut.
Hala ere, curriculuma zer den eta motak aipatu arren, ezaugarriak eta beste aspektu batzuk aipatzea interesgarria izango litzateke.
Hauek dira ezaugarriak:
- Curriculuma eduki gisa zer irakatsi behar den eta horretarako landu beharreko edukiak eta helburuak hartzen ditu kontuan.
- Curriculuma planifikazio gisa elementu gehiago kontuan hartzen ditu: hala nola zer/nola/noiz irakatsi eta zer/nola/noiz ebaluatu.
- Curriculuma errealitate interaktibo gisa hori baino askoz gehiago da, erralitate bat hain zuzen ere. Eskola eremuetan gertatzen diren harremanen garrantziaren ondorioa da curriculuma.
Aipatu behar da curriculuma zati ezberdinez osatzen dela eta hasteko, curriculumaren oinarriak azalduko dizkizuet. Curriculuaren oinarriak bost dira eta lehena oinarri filosofikoa da. Izenak adierazten duen gisan, filosofiarekin lotua dago non teroria filosofikoek lotura zuzena izan duten korronte pedagogikoekin. Bigarren oinarria, testuinguru sozialarekin lotua dago curriculumean ikastetxearen, ikaslearen eta irakaslearen dimentsio soziala islatzen bait da. Honez gan, curriculuak gizartearen beharrak asetu behar ditu. Ondoren, oinarri epistemologikoa dugu non esparru desberdinek osatutako jakintza zientifikoan oinarritzen den. Bestalde, egokia da epistemologiaren ikuspuntua kontutan hartzea ikastetxearen egoera ezinbestekoa bait da helburu eta edukiak adierazteko. Lugarrenik, ezagutza psikologikoa dugu, beharrezkoa dena irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Azkenik, oinarri pedagogikoa dugu non irakasleen esperientzia teorikoa eta sintetizatzailea biltzen dituen.
Oinarriak alde batera utziz, Espainiako curriculumak maila ezberdinetan sailkatzen direla jakin behar dugu eta eredu irekia da. Horrez gain, curriculumaren diseinuak erreferentzia egiten dio helburu, eduki, metodologia, baliabide didaktiko eta ebaluazioari.
Metodologiaren alorrean, ikasleek eta irakasleek egin beharreko jarduerak zehazten ditu, honez gain, estrategiak ere planteatzen ditu. Metodologiaren irizpiderik nagusienetakoa ikaslea subjektu aktiboa izatea da, ezin da ikaslea entzutera, imitatzera, hitz egitera... behartu.
Baliabide didaktikoekin jarraituz, Curriculuma gauzatzeko erabiltzen diren tresnak direla esan dezakegu. Baliabideen arlo honetan, ekonomiaren arabera hartzen dira erabakiak, beraz, ikastetxearen egoeraren inguruko informazioa edukitzea ezinbestekoa da. Honez gain, ikaskuntza egituratzen dute, ikasleak motibatu eta metodologia zaharkitua ez gelditzea ekiditen dute.
Ondoren, ebaluazioa dugu non honen bitartez planifikazioari eta curriculumari dagozkien erabakiak hartzeko informazioa lortzen dugun. Ebaluazioak hiru pauso ditu, lehena diagnostikoa da non ikastetxaren curriculuma aurrera erabateko behar diren tresnak sartzen diren bertan. Bigarrenik, prozesuaren ebaluazioa curriculuma aplikatzean egingo da, honela aurreikuspenak aldatzeko aukera egongo bait da. Hirugarrenik, emaitzaren abaluazioa dugu non ikasleak egindako jardueren bitartez ikasitakoa neurtuko den.
Taula hobeto betetzeko irakasleak bi testu irakurtzeko proposatu zigun; hala nola, Jaume Sarramonarena, curriculumaren inguruko zehaztapen mialak, helburuak, baita definizioa ere, ondo azaltzen direnak eta Acaso eta Neurek idatzitako "EL CURRICULUM OCULTO VISUAL: APRENDER A OBEDECER A TRAVÉS DE LA IMAGEN".
Beste eredu batzuk ikusita eta behin taula hau beteta, konturatu gara lau zehaztapen maila daudela eta bakoitza hobeto ulertu dugu. Horrez gain, bakoitzaren arteko desberdintasunak argi geratu zaizkigu, bakoitzaren definizioa, baldintzatzaileak, osagarriak, beste batzuen artean, ondo barneratu ditugulako.
Espero dut sarrera hau zuen gustukoa izatea,
Laister arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina