Etiketak

Argitalpen aipagarria

NOR NAIZ NI?

2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA

Kaixo lagunak!

Pasadan astean, proiektuetan oinarritutako metodologiari buruz sarrera interesgarri bat egin nuen; gaurkoan, berriz, txokoei buruzko metodologiari buruz hitz egingo dizuet.

Beste ariketan bezala, irakasleek bi galdera proposatu zizkiguten:
  • Zer dakizu txokoetan oinarritutako ikaskuntzaz?
  • Zer falta zaizu ikasteko?
Lehenengo galdera erantzuteko, ez genituen arazo gehiegi izan; izan ere, metodologia hau ikusi aurretik, ikastola batera joan ginen eta bertan,  txokoen metodologia erabiltzen zutenez, zertan datza, nola erabiltzen zuten, etab. kontatu ziguten.

Gure ustez, txokoen metodologia dinamikoa da, umeen interesa pizten du, edozein gai edo ikasgai landu daiteke eta era berean, umeak ez dira aspertzen, egunean zehar, zenbait txokotatik joaten direlako, jarduera ezberdinak egiten.

Normalean, umeak talde txikitan banatzen dira eta talde bakoitza txoko batera joaten da; batzuetan, umeak izaten dira txokoak aukeratzen dituztenak, baina beste batzuetan, aldiz, irakasleak esaten die zein txoko egokitzen zaien.

Irakaslearen papera zein den aztertuta, gure ustez, behatzaile edo laguntzaile papera egiten du, hau da, haurren interesa pizten saiatzen dira, hauek arazo bat izanez gero, laguntzen dute, baina, modu berean, umeak nola egiten duten jarduera behatzen edo ebaluatzen dute.

Guk behatutako ikastolan, txoko ugari zeuden, hala nola, esperimentazio txokoa, mozorroen txokoa, ipuinen txokoa, eraikuntzen txokoa...
2 eta 3 urtekoen kasuan, txokoak gela handi batean banatzen ziren, eta hasiera batean umeek nahi zuten txokora joaten ziren baina denbora igaro ahala,  ume bakoitza bere tutoreakin zegokion txokora  joaten zen, eta egunean zehar, bizpahiru txokotatik joaten ziren.
4 urteko gelan, berriz, txoko bakoitza gela bat zen eta taldeak egunero aldatzen ziren. Txikiak bezala hasieran nahi zuten txokora joaten ziren eta gero, irakasleak taldeak egiten zituen eta bakoitza zegokion txokora joaten zen.

Bigarren galdera erantzuterakoan, argi izan genuen, zen nahi genuen jakin txokoetan oinarritutako metodologiari buruz; hain zuzen ere, nola ebaluatzen den eta txokoen aukeraketa nork egiten duen eta ze irizpideei jarraituz.

Klase osoan zehar, honi buruz hitz egin ondoren, hainbat ideia edo ikaskuntza nagusi atera genituen:

  • Txokoen metodologia era ezberdinetan egin daiteke.
  •   Espazioaren banaketari dagokionez, gela berdinean txoko ezberdinak egon daitezke edo gela bakoitza txoko bat izan.
  •   Batzuetan, umeak izaten dira nahi duten txokora joaten direnak, bestetan, aldiz, irakasleek talde finkoak egiten dituzte eta egokitzen zaien txokora bidaltzen dituzte.
  •  Irakaslearen papera laguntzailearena da, jakingura sustatu behar du, baliabide ezberdinak erabiltzera bultzatu behar ditu.
  •   Irakasleak paper garrantzitsua dauka gehien bat joko sinbolikoaren arloan.
  •  Ebaluatzerako orduan taldeka egoteak erraztu dezake, ikusi dezakezulako haurren batek izan ditzakeen zailtasunak edo trebetasunak.
  •   Ez zaie behartzen txoko guztietatik pasatzera, bakoitzak nahi duenera …
  •   Metodologia dinamikoa da.
  • Dibertsifikatzeko aukera handiak daude.


 Hau izan da guztia, espero zuen gustukoa izatea. 
Laister arte. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina