Aurreko astelehenean, didaktikako bi irakasleekin klase interesgarri bat eduki genuen. Talde txikietan jartzeko proposatu ziguten eta galdera batzuei erantzuteko eskatu ziguten, gero klasearen aurrean komentatzeko.
Hauek izan ziren galderak:
- Zer dakizu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz?
- Zer falta zaizu ikasteko?
Lehenengo galdera erantzuteko zenbait arazo izan genituen; hasteko, ez genekien zehazki nola deitzen ziren proiektu horiek baina irakaslearen laguntzarekin, ondorio batzuk atera genituen.
Argi dago proiektu hauek praktikotasunean oinarritzen direla; izan ere, behin haurren interesak kontuan hartuta, proiektu bat planifikatzen da, denon artean gauzatzen dena.
Normalean, irakasleak bultzatzen ditu mota hauetako proiektuak baina haurraren garapena ez du baldintzatzen, hau da, honek laguntzailearen eta gidariaren papera hartuko du.
Gainera, proiektu hauetan mota askotako ikasgaiak lantzen dira (musika, matematika, plastika...) eta irekiak izaten dira; beste metodologia batzuk kontuan hartzen dira.
Bigarren galdera, askoz errezago erantzun genuen, batez ere, proiektu motak eta hauek nola aplikatzen diren jakin nahi genuelako.
Horretarako, irakasleak bi proiektu erakutsi zizkigun, proiektuen inguruan gehiago jakiteko eta ideiak hobeto barneratzeko.
1. Egutegien proiektua
2. Futbol proiektua
Irakasleak egutegiaren proiektua azaldu zigunean, proiektu oso interesgarria iruditu zitzaidan. Ikastola bateko haurrek egutegi gabe gelditu ziren eta hori dela eta, huarren interesak jakinda, egutegi bat prestatzea erabaki zuten.
Irakasleak egutegiaren proiektua azaldu zigunean, proiektu oso interesgarria iruditu zitzaidan. Ikastola bateko haurrek egutegi gabe gelditu ziren eta hori dela eta, huarren interesak jakinda, egutegi bat prestatzea erabaki zuten.
Hasteko, behin haurren interesa zein den jakinda, hurrengo pausoa gaiari buruz zer dakiten galdetzea da, hau da, zenbat hilabete daude, zenbat egun, zenbat urtaro...
Behin hori jakinda, antolamendu bat egin behar da nola egingo den egutegia jakiteko. Eta azkenengo pausoa da ze kolore erabiliko diren jakitea, urtaroak nola marraztuko dituzten jakitea, urtebetetze egunak ze kolorekin, etab.
Proiektu honen bidez, haurrek hainbat kontzeptu ikasten dituzte; hala nola, zeintzuk diren urtaroak, idazketa edo irakurketa lantzen dute, eta beste hainbat gauza.
Bigarren proiektua, zenbait ikasgai futbola oinarri hartuta lantzean datza, hau da, matematika lantzeko, zelai batek zenbat neurtzen duen ikasten dute edo jokalarien zenbakiak aztertzen dituzte, eta plastika lantzeko, futbol talde bakoitzaren sinboloa marrazten dute.
Laburbilduz, bi proiektu hauek betetzen dutena honako hau da:
- Proposamenak ikasle, irakasle edo egoeraren araberakoak izan daitezke.
- Ikaskuntza integrala da, ezaugarri ezberdinak hartzen dituelako kontuan.
- Arlo ezberdinak landu daitezke honen bitartez.
- Ikaskuntza aktiboa da, ikasleen parte hartzea beharrezkoa da.
- Motibatzailea.
Espero dut sarrera zuen gustukoa izatea,
Laister arte, Ainhoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina