Etiketak

Argitalpen aipagarria

NOR NAIZ NI?

2016(e)ko martxoaren 19(a), larunbata

LA CIUDAD DE LOS NIÑOS


Kaixo!
Aurreko astean. astelehenean, irakasleak taldeka jartzeko proposatu zigun eta ondoren hainbat testu banatu zituen, hauek irakurtzeko eta aztertzeko. Geroago esan zigun ostiralean hauen aurkezpen txiki bat egiteko.

Gure taldeari bi testu egokitu zitzaizkion, LA CIUDAD DE LOS NIÑOS izenekoak. Hauek irakurri eta aztertu ondoren, hauen hausnarketa txiki bat egingo dut.

Orain dela hamarkada batzuk, umeak askeago jolasten zuten kalean, lagunekin eta ez zuten parke bat behar jolasteko izan ere, naturarekin harremanetan jartzen ziren eta ez zeuden gurasoen ordutegien menpe egon behar.

Gaur egun aldiz, egoera asko aldatu da; globalizazioaren ondorioz, auto eta eraikin ugari daude. Hori dela eta, gurasoek gehiegi babesten dituzte haien umeak, parkera edo ikastolara elkarrekin joaten dira eta normalean umeak gurasoen ordutuegietara ohitu behar dira.
Horrez gain, askotan gurasoek musika edo ingelesa klaseetara apuntatzen dituzte haien seme-alabak,azken finean etorkizunerako "baliogarriak" izango diren jardueretara, eta modu horretan, umeak ez dauka denbora libre ezta jolasteko, ezta erlaxatzeko...

Egoera honi aurre egiteko Francisco Tonuccik proiektu bat aurrera eraman zuen, "la ciudad de los niños" deitutakoa. Beraren ustez,  hiri bat osatzeko ezinbestekoa zen haurraren parte hartzea, hau da, proiektu honen helburua haren esanetan zen. "crear una ciudad educadora", eta horretarako umeen parte hartzea ezinbesteko zen, umeak hiriaren parte baitira.

Proeiktua burutzeko, ikastola bakoitzeko mutil eta neska bat hartu zituen eta asanblea (consejo de niños) moduko bat egin zuen, non ume guztiak hiri horretako alkatearekin biltzen ziren, haien ideiak edo proposamenak entzuteko,

Hauetako batzuk jarriko ditut:
- Bakarrik jolastu nahi dugu.
- Ikastolara bakarrik joan nahi dugu.
- Ez ditugu parkeak nahi, natura nahi dugu, belarra, harriak...
- Auto gutxiago nahi ditugu.
- Askatasunez jolastu nahi dugu.

Hauetako proposamen batzuk konpontzeko, hainbat idei pentsatu zituzten; hala nola, ikastolara bakarrik joateko, kaleko dendariak adibidez, umeak lagundu ahal zituzten arazoren bat izanez gero, eta modu horretan umeak zein gurasoak laisago geldituko ziren.




 Bukatzeko, esan beharra daukat, irakurgaiak oso interesgarriak direla eta mundu guztiari animatzen diot hauek irakurtzera, proiektua oso interesgarria delako, eta batez ere, gaur egungo egoera aldatzeko bidea erakusten digutelako.

Espero dut zuen guztuko izatea, eta ez ahaztu: UMEAK ERE GARRANTZITSUAK DIRA ETA GIZARTEAREN PARTE DIRA, BERAZ, HAUEK ERE ERABAKI DEZATELA!!


1 iruzkin:


  1. Zure azkenengo aipamenarekin guztiz bat nator Ainhoa : "UMEAK ERE GARRANTZITSUAK DIRA ETA GIZARTEAREN PARTE DIRA, BERAZ, HAUEK ERE ERABAKI DEZATELA!!"
    Gainera, hauek izango dira etorkizun batean bertan biziko direnak beraz guztiz beharrezkoa iruditzen zait haiek aukera izatea erabakiak hartzeko.
    Oso hausnarketa esanguratsua, benetan!
    Laster arte, Irune.

    ErantzunEzabatu