Etiketak

Argitalpen aipagarria

NOR NAIZ NI?

2016(e)ko martxoaren 19(a), larunbata

LA CIUDAD DE LOS NIÑOS


Kaixo!
Aurreko astean. astelehenean, irakasleak taldeka jartzeko proposatu zigun eta ondoren hainbat testu banatu zituen, hauek irakurtzeko eta aztertzeko. Geroago esan zigun ostiralean hauen aurkezpen txiki bat egiteko.

Gure taldeari bi testu egokitu zitzaizkion, LA CIUDAD DE LOS NIÑOS izenekoak. Hauek irakurri eta aztertu ondoren, hauen hausnarketa txiki bat egingo dut.

Orain dela hamarkada batzuk, umeak askeago jolasten zuten kalean, lagunekin eta ez zuten parke bat behar jolasteko izan ere, naturarekin harremanetan jartzen ziren eta ez zeuden gurasoen ordutegien menpe egon behar.

Gaur egun aldiz, egoera asko aldatu da; globalizazioaren ondorioz, auto eta eraikin ugari daude. Hori dela eta, gurasoek gehiegi babesten dituzte haien umeak, parkera edo ikastolara elkarrekin joaten dira eta normalean umeak gurasoen ordutuegietara ohitu behar dira.
Horrez gain, askotan gurasoek musika edo ingelesa klaseetara apuntatzen dituzte haien seme-alabak,azken finean etorkizunerako "baliogarriak" izango diren jardueretara, eta modu horretan, umeak ez dauka denbora libre ezta jolasteko, ezta erlaxatzeko...

Egoera honi aurre egiteko Francisco Tonuccik proiektu bat aurrera eraman zuen, "la ciudad de los niños" deitutakoa. Beraren ustez,  hiri bat osatzeko ezinbestekoa zen haurraren parte hartzea, hau da, proiektu honen helburua haren esanetan zen. "crear una ciudad educadora", eta horretarako umeen parte hartzea ezinbesteko zen, umeak hiriaren parte baitira.

Proeiktua burutzeko, ikastola bakoitzeko mutil eta neska bat hartu zituen eta asanblea (consejo de niños) moduko bat egin zuen, non ume guztiak hiri horretako alkatearekin biltzen ziren, haien ideiak edo proposamenak entzuteko,

Hauetako batzuk jarriko ditut:
- Bakarrik jolastu nahi dugu.
- Ikastolara bakarrik joan nahi dugu.
- Ez ditugu parkeak nahi, natura nahi dugu, belarra, harriak...
- Auto gutxiago nahi ditugu.
- Askatasunez jolastu nahi dugu.

Hauetako proposamen batzuk konpontzeko, hainbat idei pentsatu zituzten; hala nola, ikastolara bakarrik joateko, kaleko dendariak adibidez, umeak lagundu ahal zituzten arazoren bat izanez gero, eta modu horretan umeak zein gurasoak laisago geldituko ziren.




 Bukatzeko, esan beharra daukat, irakurgaiak oso interesgarriak direla eta mundu guztiari animatzen diot hauek irakurtzera, proiektua oso interesgarria delako, eta batez ere, gaur egungo egoera aldatzeko bidea erakusten digutelako.

Espero dut zuen guztuko izatea, eta ez ahaztu: UMEAK ERE GARRANTZITSUAK DIRA ETA GIZARTEAREN PARTE DIRA, BERAZ, HAUEK ERE ERABAKI DEZATELA!!


2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

TXOKOEN ETA PROIEKTUEN ARTEKO BERDINTASUNAK


Kaixo irakurleok!

Gaurkoan, txoko eta proiektuen arteko berdintasunak argitaratzeko proposatu zigun irakasleak. Horretarako, taula bat egitea pentsatu dut, irizpide batzuei jarraituz; hala nola, espazioa, denbora, irakaslearen papera, etab. 
Espero dut zuen gustukoa izatea eta hobeto ulertzea bi ikaskuntzen hauen ezaugarriak.



PROIEKTUAK
TXOKOAK
BERDINTASUNAK
IRAKASLEEN PAPERA
Behatzea/ gidatzea/
laguntzea
Behatzea/
Laguntzea/
Gidatzea
Beraz, hauek dira bien arteko berdintasunak: Gidatzea, laguntzea eta behatzea.
IKASLEEN PAPERA
Sortzailea izan behar da, hau da,  parte hartu behar du, aurrezagutzak izan behar ditu eta elkarlanean aritu behar da.
Sortzailea eta aktiboa izan behar da, parte hartzea beharrezkoa da.
Sortzailea/
Parte hartzailea/
Aktiboa
ESPAZIOA
Gela osokoa izango da.
Taldeetan banatuko da.
Azkenean, jarduerak gelan egiten dira.
DENBORA
Ikasturtea osoan zehar edo denboraldi batean egiten da eta aurretik zehaztuta egoten da.
Ikasturte osoan egiten den metodoa da eta mugagabea izaten da.
Berdintasunak izan beharrean, desberdintasunak ditu. Izan ere, proiektuan zehaztuta dago eta txoketan, aldiz, mugagabea.
MATERIALA
Erabilitako materiala espezifikoa da.
Erabilitako materiala txoko bakoitzerako zehatza izango da.
Kasu honetan, desberdintasunak daude; batean materiala berdina izango da guztientzat, eta bestean, txoko bakoitzean ezberdina izango da.
Hala ere, material konkretu bat erabiltzen da.
IKASLEAK NOLA BANATZEN DIRA?
Denak batera  antolatzen dira.
Talde txikietan egoten dira.
Berdintasunik ez.
GAIAK
Ikasleak haien interesen arabera aukeratzen dituzte.
Irakasleak ezarritakoak.
Berdintasunik ez.

2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA

Kaixo lagunak!

Pasadan astean, proiektuetan oinarritutako metodologiari buruz sarrera interesgarri bat egin nuen; gaurkoan, berriz, txokoei buruzko metodologiari buruz hitz egingo dizuet.

Beste ariketan bezala, irakasleek bi galdera proposatu zizkiguten:
  • Zer dakizu txokoetan oinarritutako ikaskuntzaz?
  • Zer falta zaizu ikasteko?
Lehenengo galdera erantzuteko, ez genituen arazo gehiegi izan; izan ere, metodologia hau ikusi aurretik, ikastola batera joan ginen eta bertan,  txokoen metodologia erabiltzen zutenez, zertan datza, nola erabiltzen zuten, etab. kontatu ziguten.

Gure ustez, txokoen metodologia dinamikoa da, umeen interesa pizten du, edozein gai edo ikasgai landu daiteke eta era berean, umeak ez dira aspertzen, egunean zehar, zenbait txokotatik joaten direlako, jarduera ezberdinak egiten.

Normalean, umeak talde txikitan banatzen dira eta talde bakoitza txoko batera joaten da; batzuetan, umeak izaten dira txokoak aukeratzen dituztenak, baina beste batzuetan, aldiz, irakasleak esaten die zein txoko egokitzen zaien.

Irakaslearen papera zein den aztertuta, gure ustez, behatzaile edo laguntzaile papera egiten du, hau da, haurren interesa pizten saiatzen dira, hauek arazo bat izanez gero, laguntzen dute, baina, modu berean, umeak nola egiten duten jarduera behatzen edo ebaluatzen dute.

Guk behatutako ikastolan, txoko ugari zeuden, hala nola, esperimentazio txokoa, mozorroen txokoa, ipuinen txokoa, eraikuntzen txokoa...
2 eta 3 urtekoen kasuan, txokoak gela handi batean banatzen ziren, eta hasiera batean umeek nahi zuten txokora joaten ziren baina denbora igaro ahala,  ume bakoitza bere tutoreakin zegokion txokora  joaten zen, eta egunean zehar, bizpahiru txokotatik joaten ziren.
4 urteko gelan, berriz, txoko bakoitza gela bat zen eta taldeak egunero aldatzen ziren. Txikiak bezala hasieran nahi zuten txokora joaten ziren eta gero, irakasleak taldeak egiten zituen eta bakoitza zegokion txokora joaten zen.

Bigarren galdera erantzuterakoan, argi izan genuen, zen nahi genuen jakin txokoetan oinarritutako metodologiari buruz; hain zuzen ere, nola ebaluatzen den eta txokoen aukeraketa nork egiten duen eta ze irizpideei jarraituz.

Klase osoan zehar, honi buruz hitz egin ondoren, hainbat ideia edo ikaskuntza nagusi atera genituen:

  • Txokoen metodologia era ezberdinetan egin daiteke.
  •   Espazioaren banaketari dagokionez, gela berdinean txoko ezberdinak egon daitezke edo gela bakoitza txoko bat izan.
  •   Batzuetan, umeak izaten dira nahi duten txokora joaten direnak, bestetan, aldiz, irakasleek talde finkoak egiten dituzte eta egokitzen zaien txokora bidaltzen dituzte.
  •  Irakaslearen papera laguntzailearena da, jakingura sustatu behar du, baliabide ezberdinak erabiltzera bultzatu behar ditu.
  •   Irakasleak paper garrantzitsua dauka gehien bat joko sinbolikoaren arloan.
  •  Ebaluatzerako orduan taldeka egoteak erraztu dezake, ikusi dezakezulako haurren batek izan ditzakeen zailtasunak edo trebetasunak.
  •   Ez zaie behartzen txoko guztietatik pasatzera, bakoitzak nahi duenera …
  •   Metodologia dinamikoa da.
  • Dibertsifikatzeko aukera handiak daude.


 Hau izan da guztia, espero zuen gustukoa izatea. 
Laister arte. 

2016(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

2016/03/07

Aurreko astelehenean, didaktikako bi irakasleekin klase interesgarri bat eduki genuen. Talde txikietan jartzeko proposatu ziguten eta galdera batzuei erantzuteko eskatu ziguten, gero klasearen aurrean komentatzeko.
Hauek izan ziren galderak:

  • Zer dakizu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz?
  • Zer falta zaizu ikasteko?
Lehenengo galdera erantzuteko zenbait arazo izan genituen; hasteko, ez genekien zehazki nola deitzen ziren proiektu horiek baina irakaslearen laguntzarekin, ondorio batzuk atera genituen. 

Argi dago proiektu hauek praktikotasunean oinarritzen direla; izan ere, behin haurren interesak kontuan hartuta, proiektu bat planifikatzen da, denon artean gauzatzen dena. 
Normalean, irakasleak bultzatzen ditu mota hauetako proiektuak baina haurraren garapena ez du baldintzatzen, hau da, honek laguntzailearen eta gidariaren papera hartuko du.  
Gainera, proiektu hauetan mota askotako ikasgaiak lantzen dira (musika, matematika, plastika...) eta irekiak izaten dira; beste metodologia batzuk kontuan hartzen dira. 

Bigarren galdera, askoz errezago erantzun genuen, batez ere, proiektu motak eta hauek nola aplikatzen diren jakin nahi genuelako. 

Horretarako, irakasleak bi proiektu erakutsi zizkigun, proiektuen inguruan gehiago jakiteko eta ideiak hobeto barneratzeko. 

1. Egutegien proiektua
2. Futbol proiektua

Irakasleak egutegiaren proiektua azaldu zigunean, proiektu oso interesgarria iruditu zitzaidan. Ikastola bateko haurrek egutegi gabe gelditu ziren eta hori dela eta, huarren interesak jakinda, egutegi bat prestatzea erabaki zuten. 

Hasteko, behin haurren interesa zein den jakinda, hurrengo pausoa gaiari buruz zer dakiten galdetzea da, hau da, zenbat hilabete daude, zenbat egun, zenbat urtaro...
Behin hori jakinda, antolamendu bat egin behar da nola egingo den egutegia jakiteko. Eta azkenengo pausoa da ze kolore erabiliko diren jakitea, urtaroak nola marraztuko dituzten jakitea, urtebetetze egunak ze kolorekin, etab.

Proiektu honen bidez, haurrek hainbat kontzeptu ikasten dituzte; hala nola, zeintzuk diren urtaroak, idazketa edo irakurketa lantzen dute, eta beste hainbat gauza.

Bigarren proiektua, zenbait ikasgai futbola oinarri hartuta lantzean datza, hau da, matematika lantzeko, zelai batek zenbat neurtzen duen ikasten dute edo jokalarien zenbakiak aztertzen dituzte, eta plastika lantzeko, futbol talde bakoitzaren sinboloa marrazten dute.

Laburbilduz, bi proiektu hauek betetzen dutena honako hau da:
  • Proposamenak ikasle, irakasle edo egoeraren araberakoak izan daitezke.
  •  Ikaskuntza integrala da, ezaugarri ezberdinak hartzen dituelako kontuan.
  • Arlo ezberdinak landu daitezke honen bitartez.  
  • Ikaskuntza aktiboa da, ikasleen parte hartzea beharrezkoa da.
  • Motibatzailea.

     Espero dut sarrera zuen gustukoa izatea,
     Laister arte, Ainhoa. 




2016(e)ko martxoaren 1(a), asteartea

ZEHAZTAPEN MAILAK

2016/02/19

Egun on! Gaurkoan, curriculumaren zehaztapen mailei buruz hitz egingo dizuet. Otsailaren 19an irakasleak porposatu zigun curriculumaren inguruko taula moduko bat betetzea. Oso interesgarria iruditu zitzaidan ariketatxo hau egitea, eta hori dela eta, blog honetan partekatzea pentsatu dut.

Hala ere, curriculuma zer den eta motak aipatu arren, ezaugarriak eta beste aspektu batzuk aipatzea interesgarria izango litzateke. 

Hauek dira ezaugarriak: 

  • Curriculuma eduki gisa zer irakatsi behar den eta horretarako landu beharreko edukiak eta helburuak hartzen ditu kontuan. 
  • Curriculuma planifikazio gisa elementu gehiago kontuan hartzen ditu: hala nola zer/nola/noiz irakatsi  eta zer/nola/noiz ebaluatu.
  • Curriculuma errealitate interaktibo gisa hori baino askoz gehiago da, erralitate bat hain zuzen ere. Eskola eremuetan gertatzen diren harremanen garrantziaren ondorioa da curriculuma. 

Aipatu behar da curriculuma zati ezberdinez osatzen dela eta hasteko, curriculumaren oinarriak azalduko dizkizuet. Curriculuaren oinarriak bost dira eta lehena oinarri filosofikoa da. Izenak adierazten duen gisan, filosofiarekin lotua dago non teroria filosofikoek lotura zuzena izan duten korronte pedagogikoekin.  Bigarren oinarria, testuinguru sozialarekin lotua dago curriculumean ikastetxearen, ikaslearen eta irakaslearen dimentsio soziala islatzen bait da. Honez gan, curriculuak gizartearen beharrak asetu behar ditu. Ondoren, oinarri epistemologikoa dugu non esparru desberdinek osatutako jakintza zientifikoan oinarritzen den. Bestalde, egokia da epistemologiaren ikuspuntua kontutan hartzea ikastetxearen egoera ezinbestekoa bait da helburu eta edukiak adierazteko. Lugarrenik, ezagutza psikologikoa dugu, beharrezkoa dena irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Azkenik, oinarri pedagogikoa dugu non irakasleen esperientzia teorikoa eta sintetizatzailea biltzen dituen.


Oinarriak alde batera utziz, Espainiako curriculumak maila ezberdinetan sailkatzen direla jakin behar dugu eta eredu irekia da. Horrez gain, curriculumaren diseinuak erreferentzia egiten dio helburu, eduki, metodologia, baliabide didaktiko eta ebaluazioari. 

Helburuak hezkuntza prozesuaren bidez lortu nahi diren asmoak dira eta edukiak, ikasleak bereganatu beharreko jakintza multzoak. Orain dela urte batzuk edukiak helburuen menpe zeudela pentsau arren, guar egun, helburu izatera iritsi daitezke. 

Metodologiaren alorrean, ikasleek eta irakasleek egin beharreko jarduerak zehazten ditu, honez gain, estrategiak ere planteatzen ditu. Metodologiaren irizpiderik nagusienetakoa ikaslea subjektu aktiboa izatea da, ezin da ikaslea entzutera, imitatzera, hitz egitera... behartu.

Baliabide didaktikoekin jarraituz, Curriculuma gauzatzeko erabiltzen diren tresnak direla esan dezakegu. Baliabideen arlo honetan, ekonomiaren arabera hartzen dira erabakiak, beraz, ikastetxearen egoeraren inguruko informazioa edukitzea ezinbestekoa da. Honez gain, ikaskuntza egituratzen dute, ikasleak motibatu eta metodologia zaharkitua ez gelditzea ekiditen dute.

Ondoren, ebaluazioa dugu non honen bitartez planifikazioari eta curriculumari dagozkien erabakiak hartzeko informazioa lortzen dugun. Ebaluazioak hiru pauso ditu, lehena diagnostikoa da non ikastetxaren curriculuma aurrera erabateko behar diren tresnak sartzen diren bertan. Bigarrenik, prozesuaren ebaluazioa curriculuma aplikatzean egingo da, honela aurreikuspenak aldatzeko aukera egongo bait da. Hirugarrenik, emaitzaren abaluazioa dugu non ikasleak egindako jardueren bitartez ikasitakoa neurtuko den. 

Hona hemen TAULA:

(Taula hobeto ikusteko, bertan klikatu eta jatorrizko tamainan jarri)

Taula hobeto betetzeko irakasleak bi testu irakurtzeko proposatu zigun; hala nola, Jaume Sarramonarena, curriculumaren inguruko zehaztapen mialak, helburuak, baita definizioa ere, ondo azaltzen direnak eta Acaso eta Neurek idatzitako "EL CURRICULUM OCULTO VISUAL: APRENDER A OBEDECER A TRAVÉS DE LA IMAGEN".

Beste eredu batzuk ikusita eta behin taula hau beteta, konturatu gara lau zehaztapen maila daudela eta bakoitza hobeto ulertu dugu. Horrez gain, bakoitzaren arteko desberdintasunak argi geratu zaizkigu, bakoitzaren definizioa, baldintzatzaileak, osagarriak, beste batzuen artean, ondo barneratu ditugulako.

Espero dut sarrera hau zuen gustukoa izatea,
Laister arte.