2016/02/12
Ostiraleko klasean hezkuntzari buruzko esaldiak aztertu genituen. Irakasleak proposatu zigun bikoteka edo hirukoteka jartzeko eta talde bakoitza esaldi bat hartu behar zuen eta horri buruzko hausnarketa txiki bat egin.
Ostiraleko klasean hezkuntzari buruzko esaldiak aztertu genituen. Irakasleak proposatu zigun bikoteka edo hirukoteka jartzeko eta talde bakoitza esaldi bat hartu behar zuen eta horri buruzko hausnarketa txiki bat egin.
Irunek eta biok
esaldi interesgarri bat hartu genuen eta honi buruzko hausnarketa partekatuko
dut blog txiki honetan.
“Todos sabemos algo. Todos
nosotros ignoramos algo. Por eso, aprendemos siempre”.
Esaldi
hau irakurri nuenean, lehenengo gauza pentsatu nuena izan zen guztiz ados negoela
esaldi honekin. Izan ere, beste pertsona batzuekin egoten zarenean, harremanetan,
hitz egiten edo jolasten, besteengandik gauza berriak ikasten ditugu.
Horregatik,
nire ustez Haur Hezkuntzan oso garrantzitsua da talde lana sustatzea, haurrak haien
artean lagundu ahal direlako, bakoitza zeozer aportatu ahal duelako.
Adibidez,
teoria konstruktibista, hain zuzen ere, teoria sozio-historikoa, sozialki
eraikitako ezagutzan datza, hau da, irakasleek ikasleekin batera ezagutzak
eraikitzen dituzte, haien partaidetzarekin.
Bukatzeko,
hausnarketarekin amaitzeko, irakasleak galdera oso interesgarri bat egin zigun:
mundu guztiak zerbait daki? Eta denok baietza eman genuen, esaldiak oso ondo
esaten duenez “todos sabemos algo”.
Espero dut zuen gustukoa izatea!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina