2016/02/05
Egun on! Orain dela bi ostiral curriculumari buruz hitz egin genuen eta geroago hezkuntzari buruzko hainbat esaldi aztertu genituen.
Hasteko, curriculumari dagokionez, harrituta gelditu nintzen irakasleak esan zigunean hainbat curriculum zeudela; izan ere, curriculum nuloa, ofiziala, erreala eta izkutua. Curriculum nuloan sexua harremanak, heriotza, zoriontasuna, askatasuna eta beste hainbat atal ez dira lantzen. Curriculum ofiaziala adostuta dagoena da eta curriculum erreala, betetzen dena. Azkenik, curriculum izkutua ez da ofizialean agertzen, baina hori ez du esan nahi lantzen ez denik.
Irune Mtz de Estarronarekin bat eginez, "etorkizuneko irakaslea izango naizenik, saiatu beharko ginateke curriculum nuloa den hori desagertzen edo behintzat txikitzen, azken finean, curriculum hori osatzen duten gaiak gure egunerokotasunean agertzen dira maiz; beraz, oso garrantzitsua iruditzen zait horiek tratatzea."
Geroago, binaka edo hirunaka jarri ginen eta irakasleak argazki bat eman zigun, honi buruzko hausnarketa egiteko. Horretarako bi galdera planteatu zigun; Zer ikuusten duzue argazkian? Eta, ze lotura dauka hezkuntzarekin?
Nik bi argazki hauek aukeratu ditut oso interesgarriak eta esanguratsuak iruditu zaizkidalako.
Bigarren argazkian irakasle bat ikusi dezakegu bi idei kontrajartzen; izan ere, ezin dela kopiatu dio baina gero bera da kopiatzen duen lehenengoa.
Nire ustez, irakasleak bere papera gaizki jokatzen ari da, eskatzen duzun zerbait, irakasleak berak bete behar duelako. Gainera, batzuetan kopiatzea ondo dago, besteen ideiak kontuan hartzeko, gai horri buruz idei sakonago bat edukitzeko, etab. beti ere, gero gurea burutzen badugu.
Hezkuntza munduan, horrelako kasu ugari ikusten ditu. Adibidez, irakasleak askotan esaten digute bakoitzak berea eginbehar duela, baina gero haiek bere liburua daukate erantzun zuzenekin. Horrez gain, zerbait esaten badiozu, irakasleak mota hauetako esaldiak esaten dituzte: " hemen nik agintzen dut!"...
Hori dela eta, lehenengo argazkia aukeratu dut, nire ustez, hor jartzen duena barneratu behar dugulako; azkenean umeari motibatzen diona eta aldi berean gauzak barneratzeko metodo egokiena PENTSATZEA da, hau da, hausnartzea bakoitza bere buruarekin, klasekideekin, irakasleekin baita familiarekin ere.
Espero dut nire hausnarketa zuengan eragina izatea!
Guztiz bat nator zure argitalpenarekin, oso interesgarria iruditu zait!
ErantzunEzabatuBestalde, mila esker zure aipamenagatik!
Irune.