Etiketak

Argitalpen aipagarria

NOR NAIZ NI?

2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

ALTXORRAREN KUTXA


Gaurkoan, irakasleak "altxorraren kutxa" egiteko proposatu digu. Ariketa hau azaldu zigunean denok harrituta gelditu ginen, ez genuelako ulertzen baina behin azalduta, ariketa interesgarria iruditu zitzaidan.

Altxorraren kutxa, Haur Hezkuntzako "memoriak" argazkien bitartez azaltzean datza; izan ere, Haur Hezkuntzako argazkiak ipini, objektuak, amantala, marazkiak...

Hori dela eta, hamar argazki aukeratu ditut, nire ustez, oso garrantzitsuak izan direlako etapa horretan. Hor doaz!





Argazki hau, ikusi ahal duzuenez, olentzero egunekoa da. Haurtzaindegian, egun berezia eta garrantzitsua zen; denok traje bereziekin janzten ginen eta jarduera ezberdinak egiten genituen, hala nola, txistorra jan, olentzerori ezkutitzak idatzi, opariak ireki, etab.

Nire gurasoak esan didate egun hau asko gustatzen zitzaidala baina, hala ere, oso urduri jartzen nintzen gauean eta ez nuen lorik egiten. Eguna iristen zenean asko lehenago esnatu behar ginen, aitak zapia jarri behar zidalako, baina ez hori bakarrik, gona, alkandora, eta gustukoak ez nituen"abarkak"ere.

Nire kutxan lehenengo argazkia ipintzea erabaki dut gabonak asko gustatzen zaizkidalako; txikitan ilusio handia neukan olentzero etorri behar zelako opariak ematera, eta beti-beti egun horretan zintzo portatzen nintzen.



Festekin jarraituz, nire bigarren argazkia honako hau da. Bertan inauteriak direla antzeman dezakegu.
Egun horretan, denok mozorraturik joaten ginen haurtzaindegira eta asko gustatzen zitzaidan ospakizun hau; izan ere, normalean jarduera bereziak egiten genituen eta gainera antzerki bat ikusten genuen.

Kontatu didate, batzuetan negar egiten nuela, mozorro batzuk beldurra ematen zidatelako; hala nola, beheko ilaran pirataz mozorraturik dagoen mutiko hori, gela guztiaren atzetik joaten zen korriketan eta izutu egiten zigun.

Denbora aurrera egin ahala, mozorroak ikastolan egiten hasi ginen. Oso sinpleak ziren baina oso ondo pasatzen genuen, paperak itsasten, mozten, aurpegiak margotzen, etab.

Primerako eguna izaten zen!



Argazki hau, ikastolara joan nintzen lehen eguna da eta aukeratu dut, amantala jarrita daukadalako.
Amantala jarri nuen lehen aldia, handia sentitu nitzen,ikastolara joango nintzelako.

Hasieran oso urduri negoen, autobusa hartu behar nuen ikastolara joateko, jende berria ezagutu behar nuen, eta garrantzitsuena nire irakasle berria, Nik neska bat imaginatzen nuen, nire haurtzaindegiko irakaslea bezala, baina ikastolara iritsi bezain pronto, gizon "erraldoi" bat agertu zitzaigun, Inaxio izena zuena, eta nire klasekoak asko ikaratu ziren, ni bezalaxe.

Eguna bukatu eta gero, konturatu nintzen, nire irakaslea oso jatorra zela, genio txarra zeukala, baina ondo pasatuko genuela berarekin, eta etxera iristerakoan pozik- pozik nire gurasoei dena azaldu nien.

 Benetan egun neketsua izan zela!




Argazki honetan ikusi dezakegu, Santa Agueda eguna dela. Ikastolan neskaz janzten ginen eta makil batekin, ikastola inguruan abestiak kantatzen genituen. Horretarako aldez aurretik, maisuak abestiak erakusten zizkigun, eta oso entretenigarria zen, ez genituelako bakarrik abestiak ikasten, baizik eta taldean lan egiten, jolasten, erritmoak ikasten, etab.

Nire klasekide bat esan duenez,  kontuan izan behar dugu, Haur Hezkuntzako etapan umeei tradizioak eta ohiturak irakastea garrantzitsua dela ,ekintza hauen bidez beraien ingurunea ulertuko dutelako. (Maria Perez)

Esaldi honekin gustiz ados nago, asken finean, ospakizun bat izateaz gain, gauza berriak ikasten genituelako.

Hala ere, egun honetan, momentu batzuetan gaizki pasatzen nuen, asto bat ekartzen zutelako ikastolara, eta niri izugarrizko beldurra ematen zidan, hurrengo argazkian ikusi ahal duzuenez:


Negar eta negar egiten nuen... 




Argazki hau niretzat oso garrantzitsua da. Bertan panpin txiki bat ikusi ahal dugu, nire amona oparitu zidana 2 urte nituenean.

Nire ikastola Gasteizko herri txiki batean zegoen, eta hori dela eta, jantokian gelditzen nintzen; izan ere, bertan jaten nuen, jolasten nuen baina baita ere siesta botatzen genuen. Horretarako psikomotorra gelara joaten ginen, eta koltxoneta batzuen gainean lo egiten genuen.

Hasiera batean ez nuen lorik egiten, jolastu nahi nuelako, edo beste arrazoi batzuengatik. Hori dela eta, jantokiko begiralea nire gurasoei esan zien panpin bat ekartzeko, eta hori egin eta gero, egunero lo gelditzen nintzen.

Momentu goxoak pasatu ditut hartz polit honekin!


 Argazki honetan txango batean gaude, gure lehenengo ibilaldian!!

Gogoratzen naiz, txangoa egin baino lehen, hostoak, landareak,animalia txikiak, etab. ikusten ari genituela eta hori dela, irakasleak proposatu zigun txango bat egitea, hostoak eta landareak ikusteko, eta ondoren, lurreko hostoak hartzeko klasean lan bat egiteko.

Haur Hezkuntza ikasten nagoenez, esan beharra dut, jarduera oso interesgarria dela; izan ere, klasean gauza edo eduki ugari ikasten ditugu, baina aukera ezinhobea da mota hauetako jarduerak burutzea, azken finean, umeak motibatzen ditugulako, ondo pasatzen dutelako,eta modu berean, gauza berriak ikasten dituztelako.

Beraz, Haur Hezkntzako irakasle guztiei aholkatzen diet mota guztietako jarduerak egitea,eta ez bakarrik fitxak betetzea, marrazkiak egitea, etab.


Argazki honetan nire klasekoek egin zidaten oparitxo bat ikusi ahal dugu. Irakasleak klasekide baten urtebetzea zenean, argazkian ikusten dugun portada egiten zuen eta ondoren, klasekide guztiek marraki bat egin behar zuten eta bere ondoan izena idatzi.

Jarduera oso polita zen; alde batetik, idazten eta marrazten ikasten genuen, eta bestetik, gure lagunei marrazki bat egiten genien. Nire urtebetetzea zenean kklasera joatea asko gustatzen zitzaidan, irakasleak opari hau ematen zidalako. Gainera, "zorionak zuri" abestia abesten zidaten eta koroa jartzen zidaten.

Printzesa bat bezala sentitzen nintzen!!



Gehien gustatzen zaidan argazkia hau da. Gasteizen aprilaren 27an San Prudentzio ospatzen da. Ikastolan ere festa hau ospatzen genuen; izan ere, aste bat lehenago danborra eramaten genuen, eta gure irakaslearekin abestia entsaiatzen genuen.

Jarduera mota hau asko gustatzen zitzaigun, musikarekin lan egitea, abestea, eta klaseko guztiekin batera egitea, izugarri gustatzen zitzaigulako.

Horrez gain, egun honetan gurasoak ikastolara etortzen ziren, eta ikasle guztiak patioan jartzen ginen abesti hau jotzera.

Honi esker, gauza desberdinak ikasten genituen, musikarekin harremanetan jartzen ginen, eta era berean, ekintza desberdinak burutzen genituen.





Azken argazkia Haur Hezkuntzako azken etapakoa da. Urtero "korrika"bat antolatzen zen euskararen alde eta gure ikastolak parte hartzen zuen.

Oso ondo pasatzen genuen bertan, hasieran jarduera desberdinak egiten genituen ikastolan eta gero Gasteizera joaten ginen eta korrika egiten genuen.

Esperientzia oso polita zen, klaseko jendearekin egoteko eta beste ikastoletako jendea ezagutzeko, baina batez ere, euskararen alde borrokatzeko, bultzatzeko eta ERABILTZEKO.


Hau izan da guztia! Asko disfrutatu dut lan hau burutzen, Haur Hezkuntzako etapa oso polita izan zelako, eta momentuak gogoratzea poza eragin didalako.
Espero dut zuen gustukoa izatea, laister arte!


3 iruzkin:

  1. Aupa Ainhoa!
    Lehenik eta behin, ze argazki politak hautatu dituzu, zorionak! Oso lan interesgarria egin duzu, hona hemen zure argazkiak ikusita jarriko nizkiokeen etiketak:
    1. Olentzero
    2. Inauteriak
    3. Ohitura
    4. Ospakizuna
    5. Elkartasuna eta sentimenak
    6. Segurtasuna
    7. Irteera (interesa/motibazioa)
    8. Maitasuna/ laguntasuna
    9. San Prudentzio eta tamborrada
    10. Korrika/ lankidetza

    Lan bikaina ainhoa!

    Irune Martinez de Estarrona

    ErantzunEzabatu
  2. Milesker Ainhoa egindako esfortzuagatik!
    Bat egiten dut egiten dut idatzitako honekin:

    "Beraz, Haur Hezkntzako irakasle guztiei aholkatzen diet mota guztietako jarduerak egitea,eta ez bakarrik fitxak betetzea, marrazkiak egitea, etab."

    Egia da gaur egungo HH geletan fitxak pisu gehiegi daukatela. Utzidazu gomendatzen curriculumaren ikuspegi praktikoagoa aldarrikatzen duen autore klasiko bat: John Dewey https://es.wikipedia.org/wiki/John_Dewey

    Nola uste duzu zure bizipenak gaur egun sortzen ari duzun maistra irudia baldintzatzen dutela?

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo Aingeru:

    Zure galderari erantzuten, nire ustez, nire bizipenak nolabait etorkizuneko irakasle izango naizenik eragina izango dute ; izan ere, gogoratzen naiz, Armentiara egindako irteera (7.argazkia) asko gustatu zitzaidala eta modu berean hostoak, landareak, etab. modu gogotsuago batean ikasi nituela.
    Hori dela eta, etorkizunean mota hauetako jarduerak egiten saiatuko naiz, niri asko gustatu zitzaidalako, orduan nire ikasleak ere gustura egongo dira ez?

    Nire erantzuna balioko zaizulakoan,

    Ainhoa

    ErantzunEzabatu