Etiketak

Argitalpen aipagarria

NOR NAIZ NI?

Hausnarketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Hausnarketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea

ESALDIAK AZTERTZEN

2016/02/12

Ostiraleko klasean hezkuntzari buruzko esaldiak aztertu genituen. Irakasleak proposatu zigun bikoteka edo hirukoteka jartzeko eta talde bakoitza esaldi bat hartu behar zuen eta horri buruzko hausnarketa txiki bat egin.

Irunek eta biok esaldi interesgarri bat hartu genuen eta honi buruzko hausnarketa partekatuko dut blog txiki honetan.

“Todos sabemos algo. Todos nosotros ignoramos algo. Por eso, aprendemos siempre”.

Esaldi hau irakurri nuenean, lehenengo gauza pentsatu nuena izan zen guztiz ados negoela esaldi honekin. Izan ere, beste pertsona batzuekin egoten zarenean, harremanetan, hitz egiten edo jolasten, besteengandik gauza berriak ikasten ditugu.

Horregatik, nire ustez Haur Hezkuntzan oso garrantzitsua da talde lana sustatzea, haurrak haien artean lagundu ahal direlako, bakoitza zeozer aportatu ahal duelako.

Adibidez, teoria konstruktibista, hain zuzen ere, teoria sozio-historikoa, sozialki eraikitako ezagutzan datza, hau da, irakasleek ikasleekin batera ezagutzak eraikitzen dituzte, haien partaidetzarekin.

Bukatzeko, hausnarketarekin amaitzeko, irakasleak galdera oso interesgarri bat egin zigun: mundu guztiak zerbait daki? Eta denok baietza eman genuen, esaldiak oso ondo esaten duenez “todos sabemos algo”. 

Espero dut zuen gustukoa izatea!! 

2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

ARGAZKIAK AZTERTZEN



2016/02/05

Egun on! Orain dela bi ostiral curriculumari buruz hitz egin genuen eta geroago hezkuntzari buruzko hainbat esaldi aztertu genituen.

Hasteko, curriculumari dagokionez, harrituta gelditu nintzen irakasleak esan zigunean hainbat curriculum zeudela; izan ere, curriculum nuloa, ofiziala, erreala eta izkutua. Curriculum nuloan sexua harremanak, heriotza, zoriontasuna, askatasuna eta beste hainbat atal ez dira lantzen. Curriculum ofiaziala adostuta dagoena da eta curriculum erreala, betetzen dena. Azkenik, curriculum izkutua ez da ofizialean agertzen, baina hori ez du esan nahi lantzen ez denik.

Irune Mtz de Estarronarekin bat eginez, "etorkizuneko irakaslea izango naizenik, saiatu beharko ginateke curriculum nuloa den hori desagertzen edo behintzat txikitzen, azken finean, curriculum hori osatzen duten gaiak gure egunerokotasunean agertzen dira maiz; beraz, oso garrantzitsua iruditzen zait horiek tratatzea."

Geroago, binaka edo hirunaka jarri ginen eta irakasleak argazki bat eman zigun, honi buruzko hausnarketa egiteko. Horretarako bi galdera planteatu zigun; Zer ikuusten duzue argazkian? Eta, ze lotura dauka hezkuntzarekin?

Nik bi argazki hauek aukeratu ditut oso interesgarriak eta esanguratsuak iruditu zaizkidalako.

Bigarren argazkian irakasle bat ikusi dezakegu bi idei kontrajartzen; izan ere, ezin dela kopiatu dio baina gero bera da kopiatzen duen lehenengoa.
Nire ustez, irakasleak bere papera gaizki jokatzen ari da, eskatzen duzun zerbait, irakasleak berak bete behar duelako. Gainera, batzuetan kopiatzea ondo dago, besteen ideiak kontuan hartzeko, gai horri buruz idei sakonago bat edukitzeko, etab. beti ere, gero gurea burutzen badugu.

Hezkuntza munduan, horrelako kasu ugari ikusten ditu. Adibidez, irakasleak askotan esaten digute bakoitzak berea eginbehar duela, baina gero haiek bere liburua daukate erantzun zuzenekin. Horrez gain, zerbait esaten badiozu, irakasleak mota hauetako esaldiak esaten dituzte: " hemen nik agintzen dut!"...

Hori dela eta, lehenengo argazkia aukeratu dut, nire ustez, hor jartzen duena barneratu behar dugulako; azkenean umeari motibatzen diona eta aldi berean gauzak barneratzeko metodo egokiena PENTSATZEA da, hau da, hausnartzea bakoitza bere buruarekin, klasekideekin, irakasleekin baita familiarekin ere.




Espero dut nire hausnarketa zuengan eragina izatea!